Picassoren ‘Gernika’ Gernika-Lumora ekarteko eskatu du gaur Udalak barriro, margolana Madrila heldu zela 30 urte betetzen diren egunean. Allende Salazar kalean dagoen koadroaren erreprodukzioaren aurrean egin dute ekitaldia, eta han batu di...
Picassoren ‘Gernika’ Gernika-Lumora ekarteko eskatu du gaur Udalak barriro, margolana Madrila heldu zela 30 urte betetzen diren egunean. Allende Salazar kalean dagoen koadroaren erreprodukzioaren aurrean egin dute ekitaldia, eta han batu dira Udaleko ordezkariak, Juan Luis Zuzaeta eta Eduardo Vallejo alkate ohiak, eskualdeko zenbait herritako alkateak eta bonbardaketaren lekuko Luis Iriondo. Iñaki Anasagasti senataria be han izan da. Koadroa bonbardaketako biktimen sufrimenduaren errekonozimendua dela eta Gernika-Lumora ekarri behar dela esan dute. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari exijitu diete izapideak hasteko margolanaren trasladoa ahalbidetzeko.
Bonbardaketaren lekuko Luis Iriondok be hartu du berba. Haren esanetan, Gernikari fama ez zoom Picassoren koadroak emon, “askok uste duren bezala. Fama Gernikari Condor legioak emon zion”. Picassoren nahia Errepublika berrezartzean koadroa Pradoko museora eroatea zela esan du Iriondok, “baina Errepublika ez zen bueltatu, eta koadroa ez dago Pradoko museoan”.