Lau ikastarotan izena emoteko aukera dago
Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) lau ikastaro antolatu ditu datozen hileotarako; automakillaje ikastaroa, etxeko konponketa txikien ikastaroa, gazteentzako antzerki tailerra eta italiar sukaldaritza ikastaroa. Izen emotea zabalik dago ...
Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) lau ikastaro antolatu ditu datozen hileotarako; automakillaje ikastaroa, etxeko konponketa txikien ikastaroa, gazteentzako antzerki tailerra eta italiar sukaldaritza ikastaroa. Izen emotea zabalik dago GIZen. Lehentasuna izango dute 35 urtera arteko bermeotarrek.
- Automakillajea. Urriaren 6tik azaroaren 3ra. Eguenetan, 19:00tatik 21:00etara. 25 euro.
- Gazteentzako antzerki tailerra.13 eta 16 urte bitartekoentzat. Urriaren 6tik martxoaren 29ra. Eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. 40 euro.
- Etxeko konponketa txikiak. Azaroaren 7tik 28ra. Astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara.
- Italiar sukaldaritza.Azaroaren 8tik abenduaren 1era. Martitzenetan eta eguenetan, 19:00etatik 21:00etara. 25 euro