Inoizkorik jendetsuena izan da V. Rock and Rallya
Inoizkorik jendetsuena izan da aurtengo Rock and Rally jaialdia, eta emaitzagaz «pozik» daude Iparragirre Musika Elkarteko kideak. «Aurreikuspenak bete egin ziren zapatuko jaialdian». Bullets of Misery, Sarkor, Memoria de Pez, Gatibu eta Joxpa tald...
Inoizkorik jendetsuena izan da aurtengo Rock and Rally jaialdia, eta emaitzagaz «pozik» daude Iparragirre Musika Elkarteko kideak. «Aurreikuspenak bete egin ziren zapatuko jaialdian».
Bullets of Misery, Sarkor, Memoria de Pez, Gatibu eta Joxpa taldeek osatu zuten bosgarrenaren kartela, eta haiek ikusteko sarerra guztiak agortu ziren. Beraz, aurtengo jaialdiak izan duen harreragaz gustura daude antolatzaileak.
Lokalak izateko lanean
Bosgarrenak utzi duena aztertuta, lanean jarriko dira orain Iparragirrekoak. «Batu dugun diruagaz lokal barria amaitzeko behar dugun materiala erosiko dugu». Entseatzeko leku faltan dira Gernika-Lumoko musika taldeak, eta arazo horri irtenbidea emoteko lanean ari dira. «Ikasturte barria hasterako prest eduki gura ditugu entseatzeko lokalak». Gero amaituko dute eszenarioa, «eta berau Urriko Azken Astelehenerako amaitzea da asmoa».
Bitartean, zapatuko jaialdian parte hartu zutenei, lagundu zutenei eta joan ziren guztiei eskerrak emon gura diete Iparagirre Musika Elkartekoek.
Argazkiak