Inoizkorik jendetsuena izan da aurtengo Rock and Rally jaialdia, eta emaitzagaz «pozik» daude Iparragirre Musika Elkarteko kideak. «Aurreikuspenak bete egin ziren zapatuko jaialdian». Bullets of Misery, Sarkor, Memoria de Pez, Gatibu eta Joxpa tald...
Bizkaiko Probintzia Auzitegiko fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta lau urteko inabilitazioa eskatu du Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearentzat. Fiskaltzak, epaiketa zabaltzea eskatu du, alkateak Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kide bat kotxeagaz kolpatu zuelako iazko Bilbao Bilbao martxa zikloturista Olabarritik pasatzen zenean. Bestalde, kolpea hartu zuen plataformako kidearentzat be, 150 euroko isuna eta 624 euroko kalteak ordaintzea eskatu du fiskalak, alkatearen kotxea taket bategaz jotzeagatik. Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, “pozik” daude fiskaltzaren erabakia “ona” izan delako. “Errigoitiko alkatearen benetako aurpegia zein den erakusten ari gara” nabarmendu du. Plataformakoen ustez, “Madariagak gura duena egin du legearen betearazpena kontuan izan barik”. Hala, “pozarren” daude alkatea “justiziaren begiradapean” dagoelako. Ez dute ulertzen nolatan alkateak arau guztiak gainetik pasatzen dituen, herritar arruntek legea betetzeko obligazioa dutenean. Iragorrik azaldu duenez, “badirudi aurrerapausoak emoten jarraitzen dugula”. Borroka baketsuaren bitartez, biomasa zentralaren “proiektua geratzea” ahalbidetu dezaketela uste du. Kontrakoa gertatuko balitz, bestalde, kolpe gogorra izango litzateke plataformakoentzat. Izan be, “mila eta bat lege-hauste aurkitu ostean, justiziak gure eskaerak aintzat ez hartzea latza izango lizateke” dio. Industriguneko lanak geldi Errigoitiko alkatearen eta plataformakoen arteko auziak aurrea jarraitzen duen bitartean, Malluki industriguneko lanak geldirik daude. Iragorrik dioenez, “Madariagak hainbat aldiz esan du obrak maiatzean hasi behar zituztela, baina [...]