Bi urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak Madariaga alkatearentzat
Bizkaiko Probintzia Auzitegiko fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta lau urteko inabilitazioa eskatu du Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearentzat. Fiskaltzak, epaiketa zabaltzea eskatu du, alkateak Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kide bat kotxeagaz kolpatu zuelako iazko Bilbao Bilbao martxa zikloturista Olabarritik pasatzen zenean. Bestalde, kolpea hartu zuen plataformako kidearentzat be, 150 euroko isuna eta 624 euroko kalteak ordaintzea eskatu du fiskalak, alkatearen kotxea taket bategaz jotzeagatik. Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, “pozik” daude fiskaltzaren erabakia “ona” izan delako. “Errigoitiko alkatearen benetako aurpegia zein den erakusten ari gara” nabarmendu du. Plataformakoen ustez, “Madariagak gura duena egin du legearen betearazpena kontuan izan barik”. Hala, “pozarren” daude alkatea “justiziaren begiradapean” dagoelako. Ez dute ulertzen nolatan alkateak arau guztiak gainetik pasatzen dituen, herritar arruntek legea betetzeko obligazioa dutenean. Iragorrik azaldu duenez, “badirudi aurrerapausoak emoten jarraitzen dugula”. Borroka baketsuaren bitartez, biomasa zentralaren “proiektua geratzea” ahalbidetu dezaketela uste du. Kontrakoa gertatuko balitz, bestalde, kolpe gogorra izango litzateke plataformakoentzat. Izan be, “mila eta bat lege-hauste aurkitu ostean, justiziak gure eskaerak aintzat ez hartzea latza izango lizateke” dio. Industriguneko lanak geldi Errigoitiko alkatearen eta plataformakoen arteko auziak aurrea jarraitzen duen bitartean, Malluki industriguneko lanak geldirik daude. Iragorrik dioenez, “Madariagak hainbat aldiz esan du obrak maiatzean hasi behar zituztela, baina [...]
Bizkaiko Probintzia Auzitegiko fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta lau urteko inabilitazioa eskatu du Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearentzat. Fiskaltzak, epaiketa zabaltzea eskatu du, alkateak Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kide bat kotxeagaz kolpatu zuelako iazko Bilbao Bilbao martxa zikloturista Olabarritik pasatzen zenean. Bestalde, kolpea hartu zuen plataformako kidearentzat be, 150 euroko isuna eta 624 euroko kalteak ordaintzea eskatu du fiskalak, alkatearen kotxea taket bategaz jotzeagatik.
Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, “pozik” daude fiskaltzaren erabakia “ona” izan delako. “Errigoitiko alkatearen benetako aurpegia zein den erakusten ari gara” nabarmendu du.
Plataformakoen ustez, “Madariagak gura duena egin du legearen betearazpena kontuan izan barik”. Hala, “pozarren” daude alkatea “justiziaren begiradapean” dagoelako. Ez dute ulertzen nolatan alkateak arau guztiak gainetik pasatzen dituen, herritar arruntek legea betetzeko obligazioa dutenean.
Iragorrik azaldu duenez, “badirudi aurrerapausoak emoten jarraitzen dugula”. Borroka baketsuaren bitartez, biomasa zentralaren “proiektua geratzea” ahalbidetu dezaketela uste du. Kontrakoa gertatuko balitz, bestalde, kolpe gogorra izango litzateke plataformakoentzat. Izan be, “mila eta bat lege-hauste aurkitu ostean, justiziak gure eskaerak aintzat ez hartzea latza izango lizateke” dio.
Industriguneko lanak geldi
Errigoitiko alkatearen eta plataformakoen arteko auziak aurrea jarraitzen duen bitartean, Malluki industriguneko lanak geldirik daude. Iragorrik dioenez, “Madariagak hainbat aldiz esan du obrak maiatzean hasi behar zituztela, baina orduan be, gezurretan zebilen”.
Hauteskunde garaian “botoak lortzeko amarru bat” baino ez zela izan nabarmedu du plataformako kideak. Makinak industrigunean sartu ziren eta “sastrakak garbitu” zituzten, baina hauteskunde eguna pasatu ostean, “Olabarritik alde egin zuten” makina guztiek.
Iragorriren hitzetan, “ezinezkoa da alkateak obrak hasteko baimena emotea”. Izan be, udalak ez du Uraren Euskal Agentziaren (URA) baimena Arragan errekastoa desbideratzeko. Proiektuaren arabera, errekak industrigunearen azpitik pasatu beharko luke.
Zapatuan elkarretaratzea
Zapatuan, Errigoitiko zinegotziek kargua hartuko dute eta plataformako kideak “elkarretaratze baketsua” egingo dute udaletxearen aurrean, alkateraen jarrera salatzeko.
Jakinarazi dutenez, 11:30etan jarri dute zita. Errespetatu herritarren hitza eta Errigoitin zentralik ez lelopean egingo dute elkarretaratzea.