



Urdaibaiko auzipetuek maiatzaren hirugarren astean zehar deklaratu beharko dute Gernika-Lumoko 2.epaitegian. Apirilaren 29an deklaratzekotan ziren arren, epaileak horretarako hitzordua atzeratu du. Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzaileak Urdaibaikoak ...

Ereñoko herritarrek omenaldia egingo diote, Don Rafael Sosa Ruiz antzinako maisu kanariarrari. Maisu ohia Ereño bisitatzen izango da bere familiagaz eta ereñotarrek omenaldi xume bat egiteko baliatu gura dute egonaldia. Azaldu dutenez, hilaren 21ean...


Ibarrangeluko Udalak doako wifi zerbitzua jarriko du herriko lau lekutan. Ohar bidez jakinarazi dutenez, Elexaldeko eta Ibaetako parkeetan, zein Akordako eta Laidako «gune beltzetan» jarriko dute wifia hasiera baten. Akordan eta Laidan, esaterako, te...

Morgako Udalak osasunagaz eta elikaduragaz erlazionatutako ikastaroa entolatu du herriko biztanleei zuzenduta. Tailerrean parte hartu gura dutenek, hilaren 9a baino lehenago emon beharko dute izena Udaletxean. Azaldu dutenez, hilaren 13an, 20an eta 27a...




Kortezubiko umeek ederto pasatzeko aukera izango dute zapatuan. Udalak, udaberriko lehenengo festa antolatu du beraientzat. Jaia 19:00etan hasiko da eta musika zein dantza izango dira protagonista nagusiak. Jaialdiaren baitan, gainera, herriko 23 umek,...

Azken urteetan bezala, aurten be, herriko umeei eta gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa jarri du martxan Muxikako Udalak. Marrazkiak aurkezteko epea, ireki dute dagoeneko eta interesa dutenek, hilaren 10a arte izango dute irudiak Kurtzero auzoko Z...

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonezko bi atxilotu zituzten herenegun Gernika-Lumoko lokal batean, billete tindatuen metodoa erabiliz iruzur egitea leporatuta. Atxilotutakoek 39 eta 24 urte dituztela zehaztu du Ertzaintzak; baita tindatutako 1.700 pa...

Muxikako Udalak hilaren 9an jarriko du martxan zabor bilketa sistema barria. Ohar bidez jakinarazi dutenez, zerbitzu barri horren bidez, “herri garbiagoa” izatea ahalbidetuko dute. Izan be, orain arte, Kurtzero auzoan, Ugarte auzoan eta Ast...

Mendatako Udalak herritarrentzako bidaia antolatu du Arabara. Bidaia horren baitan, Biasteriko upeltegi bat bisitatuko dute eta Bastida herria ezagutzeko aukera izango dute irteeran parte-hartzen dutenek. Izena emoteko azkenengo eguna bihar izango da...

Espainiako Auzitegi Nazionalak 439 urteko espetxe zigorra jarri die Abdu Willy eta Raageggesey Adji Haman-i, 2009an Alakrana Bermeoko atunontzia bahitu zutela egotzita. Indiako Ozeanoan izan zen bahiketa, Somaliako uretan, kostatik 375 miliara. Hain zu...

Ionut Zinka Gasteizen bizi den errumaniarrak eta Emanuela Brizio italiarrak irabazi zuten iragan zapatuko Ternua Arratzu Urdaibai mendi lasterketa. Zinkak bigarrenez irabazi zuen lasterketa eta “oso pozik” azaldu zen probaren amaieran. Brizio, bestalde, lehenengoz izan zen Arratzun. Italiarrak lasterketaren “gogortasuna” azpimarratu zuen, eta “pozik” azaldu zen emakumezkoen mailan garaipena lortu zuelako. Azaldu zuenez, “ibilbide oso gorabeheratsua” dauka probak eta zenbait puntu “gogortasun handikoak” dira. Bertoko korrikalaririk onena, bestalde, Imanol Goñi izan zen. Natxituarrak (Ea) Arratzuko Arrolape taldeagaz lehiatu zuen lasterketa eta seigarren postuan bukatzea lortu zuen. Ereñozar lehenengo hogeien artean zeharkatu ostean, lasterketaren bigarren zatian hainbat aurkari harrapatu eta atzean utzi zituen seigarren postuan bukatzeko. Bertoko korrikalari batek lortu duen emaitzarik onena izan da lasterketa antolatzen hasi zirenetik. Urdaibaiko lasterketak fama hartu du 2009an lehenengoz antolatu zutenetik eta aurten inoiz baino parte-hartzaile gehien izan dira. Guztira 450 korrikalari inguru batu ziren irteera lerroan. Aurten, gainera, eguraldia lagun izan dute korrikalariek. Iaz ez bezala, eguzkia izan zen ibilbideko protagonista parte-hartzaileen lana erraztuz. Arratzukoa nazioen txapelketarako (Mountain Runnig International Cup) bigarren proba puntuagarria izan zen. Lehenengo bi probetan garaipenak lortu ostean, Zinka eta Brizio sailkapen nagusiaren buruan dira. Probaren gogortasuna Eguneko lehenengo puntu beroa, Ereñozarreko igoera izan zen. Parte-hartzaileek Santimamiñen hasi zuten [...]