Kanpamentu militarrean daude Aitor Fernandez del Campo eta bere familia
Arnasa sakon hartzeko momentua heldu zaie Bermeoko Aitor Fernandez del Campo eta haren familiari. Aste bete Boli Kostako Abidjan hiriko etxetik urten barik egon ondoren, kanpamentu militarrera eraman dute bermeotarra eta haren familia. Bertan «salbu» daudela adierazi du bermeotarraren arreba Amaia Fernandez del Campok. Zapatuko 17:00etan militar frantsezek bermeotar gaztea eta haren familia etxetik atera eta kanpamentu militarrera eraman zituzten. Amaia Fernandez del Campok azaldu duenez, «zapatutik bertan daude eta oso pozik daude bertan». Kanpamentu militarrean «salbu» sentitzen da Abidjanen dagoen familia. Arreba bera be «oso pozik» agertu da kanpamentuan daudelako. Izan be, arrantzalearen eta haren familiaren etxean birritan sartu dira; «lapurtu egin zien eta Aitorri pistola bat jarri zioten buruan». Amaia Fernandez del Camporen esanetan, «frantzesak dira gerrillen helburu eta Aitor arraza zurikoa denez, bera be harrapatuko zuten beldur ginen; izan be, gerrillei berdin zaie euskalduna zein frantzesa izan, zuriak diren bitartean». Gainera, etxean ez dute ez urik ez janaririk izan eta argia be egunean ordu betez izan dute». Frantzesei esker «salbu» Arrantzalearen arrebarentzat txarrena «goizetan jaikitzerakoan» izaten da; izan be, bere buruari galde egiten dio: «Zer gertatuko ete zen bart?». Izan be, «txarrena gauetan» gertatzen dela azaldu du arrantzalearen arrebak; hain zuzen, «lapurretak eta hilketak» izaten baitira. Egunean [...]
Arnasa sakon hartzeko momentua heldu zaie Bermeoko Aitor Fernandez del Campo eta haren familiari. Aste bete Boli Kostako Abidjan hiriko etxetik urten barik egon ondoren, kanpamentu militarrera eraman dute bermeotarra eta haren familia. Bertan «salbu» daudela adierazi du bermeotarraren arreba Amaia Fernandez del Campok. Zapatuko 17:00etan militar frantsezek bermeotar gaztea eta haren familia etxetik atera eta kanpamentu militarrera eraman zituzten. Amaia Fernandez del Campok azaldu duenez, «zapatutik bertan daude eta oso pozik daude bertan». Kanpamentu militarrean «salbu» sentitzen da Abidjanen dagoen familia. Arreba bera be «oso pozik» agertu da kanpamentuan daudelako. Izan be, arrantzalearen eta haren familiaren etxean birritan sartu dira; «lapurtu egin zien eta Aitorri pistola bat jarri zioten buruan». Amaia Fernandez del Camporen esanetan, «frantzesak dira gerrillen helburu eta Aitor arraza zurikoa denez, bera be harrapatuko zuten beldur ginen; izan be, gerrillei berdin zaie euskalduna zein frantzesa izan, zuriak diren bitartean». Gainera, etxean ez dute ez urik ez janaririk izan eta argia be egunean ordu betez izan dute». Frantzesei esker «salbu»Arrantzalearen arrebarentzat txarrena «goizetan jaikitzerakoan» izaten da; izan be, bere buruari galde egiten dio: «Zer gertatuko ete zen bart?». Izan be, «txarrena gauetan» gertatzen dela azaldu du arrantzalearen arrebak; hain zuzen, «lapurretak eta hilketak» izaten baitira. Egunean zehar, ostera, «babestuta» izaten dira. Halanda be, frantzesei esker sentitzen direla «salbu» aitortu du arrantzalearen arrebak. Izan be, haren esanetan, «Espainiako Gobernuak ez du ezer egin Aitor eta gainontzekoak bertatik ateratzeko». Lortutakoa «Eukal Herritik egiten ari den guztiagatik» lortu dela baieztatu du Amaia Fernandez del Campok. Eusko Jaurlaritzaren aldetik be interesa erakutsi dutela aipatu du. «Eusko Jaurlaritzakoak eskertu nahi ditut, bereziki Julian Zelaia eta Andoni Gamboa; izan be, atzerrian inongo konpetentziarik ez dutenean, gai honetaz arduratu dira Frantziako enbaxadarekin harremanetan jarriz, militar frantzesekin hitz eginez… Gainera, Amaia Fernandez del Campok aipatu duenez, Xabier Legarreta herriko alkatea eta kongresuko EAJko bozeramaile Josu Erkoreka be berarekin harremanetan jarri dira. Aitor Fernandez del Campo eta haren familia «etxean» nahi dituzte familiak eta baita Bermeo herriak be. Hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten zapatu goizean Bermeon. Hainbat izan ziren bertaratutako herritarrak eta Abidjaneko familiarenganako babesa erakutsi nahi izan zutenak. «Aitor etxean izateko beharrezkoak diren pausuak eman ditzaten» eskatu zuten bertan.