Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua hil da bart, 80 urte zituela. Gernika-Lumon (Bizkaia) jaio zen Arana Martija 1931ko martxoaren 10ean, eta erbestea ezagutu zuen oso gaztetan, Espainiako Gerra garaian. Humanitateak eta Musika ikasi zituen Gasteizko apaizgaitegian, eta ondoren, Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatu zen. Bizimoduan aurrera egiteko hainbat enpresatan lan egin zuen, baina euskara, euskal kultura eta musika izan zituen egiazko bokazio, eta arlo horien sustatze eta ikerketan nabarmendu zen. Hizkuntzalaritza, historia eta folklorea izan zituen ikergai, eta bereziki, musika. Arana Martijaren obra ezagunenetakoa da 1976an argitaratutako Musica Vasca (Euskal Musika), hain justu, Euskal Herriko musikaren historiari buruzko bilduma osatu eta dokumentatu urrietakoa. Halaber, musika arloko pedagogiaz ere idatzi zuen. Gernikako Andra Mari abesbatza ezagunaren sortzailea izan zen. 1978an Euskaltzaindiko bibliotekario izendatu zuten, eta euskararen akademiaren liburutegiaz arduratu zen urte askoan. 1988an euskaltzain oso izendatu zuten. Euskaltzain emeritua zen 2006tik. Eusko Ikaskuntzako kide ere bazen -musika ataleko presidente aritu zen sasoi batean-, eta baita Euskalerriaren Adiskideen Elkartekoa ere. Arana Martijaren engaiamendua ez zen kultur arlora mugatu, eta politikan ere ibili zen: zinegotzi izan zen Gernikan eta batzarkide Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aurretik, frankismoan, behin baino gehiagotan eduki zuten espetxean. Iazko abenduan Manuel Lekuona saria eman zion Eusko Ikaskuntzak, hain zuzen ere, euskal [...]
Berradiskidetzearen eta Bakearen aldeko Gernika Saria hartu du Gernikazarra Historia Taldeak gaur eguerdian. Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian egin duten sari banaketa ekitaldian Gernika-Lumo bonbardatu zutela gaur 74 urte betetzen direla izan dute gogoan. Saria hartzean, gainera, giza eskubideen, kulturaren eta ideia askatasunaren alde egiteko deia egin du Gernikazarrak. Pforzheimgo alkate Alexander Uhligen eta Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñoren eskutik hartu dute saria. Historia Taldea sortu zela mende laurdena bete da aurten, eta 25 urte horietan Gernika-Lumoko historia, bonbardaketaren gertakariak eta oroimen historikoa berreskuratzeko egindako lana aitortu gura izan diote Gernikazarrari. Nazioarte mailan bakearen eta berradiskidetzearen alde lan egiteagatik, barriz, Sinn Feineko lider Gerry Adams saritu dute aurten. Adamsek berak, baina, ezin izan du gaurkoan Gernika-Lumon izan. ‘Gernika sutan’, iluntzean Ekitaldiz beteriko eguna izan ohi da bonbardaketaren urteurrenarena. Gaurkoan be, agenda betea izango da, gauera bitartean. Gernika Sariak banatu dituzte eguerdian; aurretik, lore eskaintzaegin du Gernikazarra taldeak George Steerren bustoaren aurrean. Zallo hilerrian, urtero legez, bonbardaketan hildako guztien aldeko meza emon eta ekitaldia egingo dute. Iluntzean, Gernika sutan herri antzezlana izango da, Merkurio iturrian hasita. 21:30ean, herriko kaleak zeharkatuko ditu kandelen manifestazio isilak. 15:45. Sirena deia Pasealekuan. 16:30. Bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintza, Zallo hilerrian. 18:00. Jon Iturrarte artistaren Gernika [...]
74 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik, eta urteurrena gogoan izango dute hilaren 26an, urtero legez. Gertaera hura, baina, «kultur ekintzen bitartez» gogoratuko dutela esan du Kultur Etxeko zuzendari Rikardo Abaunzak, urteurreneko ekitaldien aurkezpenean. «Kultur ekintzekin erantzun gura diogu bonbardaketari, herria bizirik dagoela erakusteko». Proiektu biziak sortuz, «aktibitatea sortuz», Gernika-Lumo «inoiz baaino biziago» dagoela esan du Abaunzak. Ildo beretik sortu zen aurten antzeztuko duten Gernika sutan herri antzezlana. «Asmo handiko proiektua» dela esan du kultur etxeko zuzendariak, «datorren urtean zerbait anbiziotsuagoa egiteko balio duena». Izan be, bonbardaketaren 75 urteurrena gogoratuko duten horretan kalera 4-5 orduko antzezlana ateratzeko asmoa dute, «pastoral antzeko zerbait, eta herritar gehiagoren parte-hartzeagaz». 150-200 gernikar inguru dira egunotan Gernika sutan antzezlanaren entseguetan parte hartzen ari direnak. Herritarrak protagonista diren kontakizunak 1937ko apirilaren 26an gertatutako bonbardaketak irudikatuko ditu, «baita bonben ondorioz herriak jasan zuen sute ikaragarria be». Hala, «egungo gernikarrok zorigaiztoko egun hartan hil zirenak omendu gura ditugu»; baita egiaren alde saiatu izan dirak be. Egitura musikala du antzezlanak. Herritarren ahoetan kantu bilakatuko diren testuak sortu dituzte, eta Santa Agedako zein Marijesietako doinuak ditu oinarri. Edorta Jimenezek egin ditu testuak, Jon Lopategiren eta Onintza Enbeitaren laguntzagaz. Xabier Amurizaren eta Joseba Sarrionaindiaren testuak be jaso dituzte antzezlanerako. APIRILAK 26. [...]
Gernika-Lumo bonbardatu zutela 74 urte beteko direnean, eta domekan Aberri Eguna Gernika-Lumon ospatuko dela aprobetxatuz, faxismoak hildako guztiak omendu zituzten independentistek zapatuan, Gernikako arbolaren aurrean. Hain zuzen, 74 krabelin jarri z...
Dolariaga kaleko obrak amaitzeko, udal azokaren kanpoko aldeko zoladura aldatzen hasi da Bermeoko Udala. Zoladura kentzeko, inpermeabilizatzeko eta barria jartzeko 151.882,60 euroko aurrekontua dauka Udalak eta, jakinarazi duenez, bi hilabeteko epea ezarri dute obrak amaitzeko. Aldaketaren beharra ikusita, inprimatutako hormigoia jarriko dutela zehaztu dute Udaletik. Orain arte adokin «nahiko irregularrak» zeuden azokaren kanpoko aldean eta «hainbat kexa» jaso dituzte Udalean, askok egiten baitzuten estropozu. Bestalde, «inpermeabilizazioa nahiko kaltetuta» dagoenez, ura eta hezetasunak zeuden beheko solairuetan, garajeetan eta azokako postuen trastelekuetan. Esan bezala, obrak bi hilabeteren buruan amaitzea aurreikusten dute, beti be, eguraldia lagun izanez gero. «Kontuan izan behar da kaleko obrak eguraldiaren arabera luzatu edo laburtu daitezkeela». Dolariaga kaleko obrak amaitzeko, udal azokaren kanpoko aldeko zoladura aldatzen hasi da Bermeoko Udala. Zoladura kentzeko, inpermeabilizatzeko eta barria jartzeko 151.882,60 euroko aurrekontua dauka Udalak eta, jakinarazi duenez, bi hilabeteko epea ezarri dute obrak amaitzeko.Aldaketaren beharra ikusita, inprimatutako hormigoia jarriko dutela zehaztu dute Udaletik. Orain arte adokin «nahiko irregularrak» zeuden azokaren kanpoko aldean eta «hainbat kexa» jaso dituzte Udalean, askok egiten baitzuten estropozu. Bestalde, «inpermeabilizazioa nahiko kaltetuta» dagoenez, ura eta hezetasunak zeuden beheko solairuetan, garajeetan eta azokako postuen trastelekuetan.Esan bezala, obrak bi hilabeteren buruan amaitzea aurreikusten dute, beti be, eguraldia lagun izanez gero. [...]
Bermeoko Udaleko Zerbitzu sailak jakinarazi duenez, bi jolasgune atonduko dituzte laster. Horietako bat Jose Antonio Erauzkin enparantzan egingo dute, Artike enparantzan, alegia. Bestea, ostera, Artike Bidean egingo dutela zehaztu dute. Jose Antonio Erauzkin enparantzako jolasguneak 280 metro koadro izango ditu danetara, eta bi gunetan bereiziko dute. Bata haur txikienei zuzenduta egongo da eta, bestea, ume nagusienei. Artike Bidekoa, bestalde, Jose Antonio Erauzkin enparantzakoa baino txikiagoa izango da. Hain zuzen be, 113 metro koadro izango ditu eta gune bakarra izango du. Apirilaren 26an hasiko dituzte bi jolasguneak egiteko obrak eta hilabetean amaitzea dute helburu Bermeoko Udaleko Zerbitzu sailekoek. 130.000 eurokoa da aurrekontua, BEZ barne. Bermeoko Udaleko Zerbitzu sailak jakinarazi duenez, bi jolasgune atonduko dituzte laster. Horietako bat Jose Antonio Erauzkin enparantzan egingo dute, Artike enparantzan, alegia. Bestea, ostera, Artike Bidean egingo dutela zehaztu dute.Jose Antonio Erauzkin enparantzako jolasguneak 280 metro koadro izango ditu danetara, eta bi gunetan bereiziko dute. Bata haur txikienei zuzenduta egongo da eta, bestea, ume nagusienei.Artike Bidekoa, bestalde, Jose Antonio Erauzkin enparantzakoa baino txikiagoa izango da. Hain zuzen be, 113 metro koadro izango ditu eta gune bakarra izango du. Apirilaren 26an hasiko dituzte bi jolasguneak egiteko obrak eta hilabetean amaitzea dute helburu Bermeoko Udaleko Zerbitzu sailekoek.130.000 eurokoa da aurrekontua, [...]
Beñat Intxausti muxikarra euskaldun onena izan da iragan zapatuan bukatu zen Euskal Herriko Itzulian. Muxikakoak laugarren postuan amaitu zuen etxeko itzulia eta podiumean sartzeko lehian izan zen azkenengo egunera arte. Azken erlojupeko ona egin arren, sailkapen nagusia lehiatzen zebiltzan hiru gizonek aurrea hartu zioten. Kloden (Radioshack) irabazlea, Horner (Radioshack) eta Gesing (Rabobank) izan zituen aurretik Intxaustik. Hamasei segunduko aldeagatik, ez zuen lortu podiumean sartzea. Iaz lortutako podiuma “ez errepikatzeak” pena apur bat emon dion arren, Muxikakoa, “pozik” dago laugarren postuagaz. Aurkariak “indartsuagoak” izan direnez, ezin izan du lehenengo hiruren artean sartu, baina orokorrean, taldeak “itzuli ona” egin duela uste du. “Taldekako sailkapena eta etapa bat irabazi ditugu, sailkapen orokorrean laugarrenak izan gara eta euskaldun onenaren txapela irabazi dugu”. Azken bi urteetan sailkapen nagusiko aurrealdean egon ostean, Itxaustik itzulia irabazteko aukerak dituela uste du. Dioenez, “zaila izango da, baina itzuli hau irabazteko lehenengo pausoa emon dut: aurrean ibiltzea”. Muxikarrak ez du ilusioa galtzen eta liderarren mailota jantzi gura du barriro. Muxikakoa, tropelaren aurrealdean izan zen egunero eta “ondo” amaitu zuen itzulia. Azaldu duenez, “ez nuen egun txarrik izan, okerrena beroa izan zen”. “Euskal Herriko txirrindulariak, adibidez, ez gaude bero honetara ohituta eta nahiko gogorra izan da”. Eguraldi arraroaren eraginez, txirridulariek “asko [...]
1937ko apirilaren 26an hil zirenen omenezko hileta elizkizunaren testuinguruan, bonbardaketaren lekuko Luis Iriondok batasunaren aldeko deia egin die alderdi politikoei, bakeranzko pausoak modu horretan baino ezin daitezkeela emon azalduta. Gernikarrar...
Milaka independentista batu dira gaur Gernika-Lumon, Aberri Egunean. Independentistak Sareak egindako deialdiari erantzunez, jende uholdeak hartu du herria, 12:30ak aldera hasi den martxa erraldoian. “Independentziaren aldeko indarra erakusteko” balio behar du gaurko Aberri Egunak, Independentista Sareko kide Txutxi Ariznabarretak esan duenez. Aberri Eguna inpedendentista guztien eguna izan behar da, “eta hori ulertu egin dute euskal herritarrek”, Ariznabarretaren esanetan. Izan be, “milaka eta milaka” izan dira Gernika-Lumon eta Baigorrin batu diren independentistak. “Herri honek nazioa izateko eskubidea duelako”. Independentziaren bidean “lanean” ari da Sarea, “burujabetza erakusteko Euskal Herrian, estutuan eta munduan”. Bide horretan, Aberri Egunaren antolatzaileek diotenez, mundu zabalean hedatu den “olatu independentistan” sartu behar da Euskal Herria”. Bi ekitaldi, taupada bakarra Baigorrin ospatzen ari diren Nafarroaren Eguna be gogoan izan dute Aberri Egunaren antolatzaileek, bi ekitaldi egiten ari diren arren, “taupada bakarra” dela adieraziz. Baigorrirekin zuzeneko konexioa be egin dute Gernika-Lumoko Pasealekutik. Independentistak Sareko kide Itziar Ituñok egin dituen adierazpenetan Nafarroaren konkista izan du gogoan, baita Gernika-Lumoren bonbardaketa be. “Gure herria zatitu gura izan dute, baina herria bat da”. Hala, euskal herritarrek iragana ez dutela ahaztuko adierazi du, “ahazten duen herria hilik dagoelako, eta gu bizirik gaude”. Iragana aldatu ezin delako, “geroa askatasunean” eraiki behar dela esan du. “Gure herriak [...]
Espainiako Gerra Zibilean bonbardaketak jasan zituzten Bizkaiko 30 herritako ordezkariak batu ziren atzo arratsaldean Gernika-Lumon, herri horretako bonbardaketaren 74. urteurrena gogoratzeko. Ekitaldia Gernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoan proiektuaren baitan egin zuten eta datorren urteurrenean aurkeztu behar duten dokumentalaren berri emon zuten. Dokumentalaren bitartez, gertakari “gogor” horien berri emon gura dute hiru belaunaldi batuz: bonbardaketa jasan zutenak, horien seme-alabak, eta bonbardaketak bizi ez zuten hirugarren belaunaldiko gazteak. Herri bakoitzeko biztanleen parte-hartzeagaz egiten hasi diren dokumentalak, Gernika-Lumon eta Bizkaiko beste hainbat herritan gertatutakoak “ahanzturatik” atera gura ditu. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, “gure memoria historikoa ez galtzea eta etorkizuneko belaunaldiek bonbardaketa izugarri horien berri izatea gura dugu”. Jesus Rodriguez dokumentaleko zuzendariak azaldu zuenez, “Gernika-Bizkaia dokumentala berritzailea da eta proiektuak bizirik jarraitu behar du”. Bizkaitarrek bizi izan zuten “iragan iluna” azaleratzeko momentua dela uste du eta oraindik, parte-hartzeko aukera dagoela gogoratu zuen. Herri handiak zein txikiak izan, munduak historia latz horren berri izan behar duela azpimarratu zuen dokumentaleko zuzendariak. Zerrenda luzera gehitu diren azkenengo herri bonbardatuak Gautegiz Arteaga, Bilbo eta Turtzios izan dira. Gautegiz Arteagako ordezkariak azaldu zuenez, “hiru helburu” bete gura dituzte proiektuagaz. “Herriak bonbardaketen berri izatea, zorigaiztoko gertakari horien zabalkundea egitea eta gertatutako inoiz ez ahaztea”. Bertoko parte-hartzea Ekitaldian [...]
Boli Kostatik noiz aterako zain dago Aitor Fernandez del Camporen sendia, baina semearen baimena lortzeko arzoak dituztela esan du haren arreba Amaia Fernandez del Campok. “Administrazio bulego ezberdinetara joan da nire neba, umearentzat herrial...
Jon Artiñano (ezkerretik bigarrena) eta Joseba Batiz (eskumatik bigarrena) izan dira aratusteetako argazki lehiaketako irabazleak. Argazki sorta onenaren saria jaso du Batizek eta Artiñanok, ostera, argazki onenaren saria. Irabazleek 150 euroko sari ...
Martxan da aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa. Parte hartu gura duenak ekainaren 17ra arte izango du kartela aurkezteko aukera. Jasotako lan guztiak, ondoren, ikusgai izango dira Nestor Basterretxea Aretoan. Bermeoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak eta Jai Batzordeak jarri dute martxan 2011 Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketa. Parte-hartzaileek ekainaren 17a izango dute beren lanak aurkezteko azken eguna. Egun horretan, 20:00ak arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, Gizarte eta Kultura Etxean. Lanok egilearen izena jarri barik eta izenburuagaz aurkeztu beharko dira. Gutun-azal itxi batean, aldiz, egilearen izena aurkeztu beharko dute. Gehienez be, egile bakoitzak lan bi aurkeztu ahal izango ditu; eta, beti be, lanak originalak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dira. Gehienez, bakoitzak lan bi Lehiaketara aurkezten diren karteletan honako testua idatzita agertu beharko da: Bermeoko jaiak 2011. Irailaren 7tik 16ra. Gainera, derrigorrez 50 x 70 zentimetroko neurriak izan beharko dituzte kartelek. Gura den beste kolore eta teknika erabili ahalko dira, baina, beti be, euskarri bati lotuta aurkeztu beharko dira. Parte-hartzaile guztien lanak Nestor Basterretxea aretoan izango dira ikusgai, ekainaren 20tik 26ra, bermeotarrek gustukoena bozka dezaten. Beraz, herritarren iritziak kontuan hartuko dituzte aurten be kartel irabazlea aukeratzerako orduan. Irabazle [...]
Arnasa sakon hartzeko momentua heldu zaie Bermeoko Aitor Fernandez del Campo eta haren familiari. Aste bete Boli Kostako Abidjan hiriko etxetik urten barik egon ondoren, kanpamentu militarrera eraman dute bermeotarra eta haren familia. Bertan «salbu» daudela adierazi du bermeotarraren arreba Amaia Fernandez del Campok. Zapatuko 17:00etan militar frantsezek bermeotar gaztea eta haren familia etxetik atera eta kanpamentu militarrera eraman zituzten. Amaia Fernandez del Campok azaldu duenez, «zapatutik bertan daude eta oso pozik daude bertan». Kanpamentu militarrean «salbu» sentitzen da Abidjanen dagoen familia. Arreba bera be «oso pozik» agertu da kanpamentuan daudelako. Izan be, arrantzalearen eta haren familiaren etxean birritan sartu dira; «lapurtu egin zien eta Aitorri pistola bat jarri zioten buruan». Amaia Fernandez del Camporen esanetan, «frantzesak dira gerrillen helburu eta Aitor arraza zurikoa denez, bera be harrapatuko zuten beldur ginen; izan be, gerrillei berdin zaie euskalduna zein frantzesa izan, zuriak diren bitartean». Gainera, etxean ez dute ez urik ez janaririk izan eta argia be egunean ordu betez izan dute». Frantzesei esker «salbu» Arrantzalearen arrebarentzat txarrena «goizetan jaikitzerakoan» izaten da; izan be, bere buruari galde egiten dio: «Zer gertatuko ete zen bart?». Izan be, «txarrena gauetan» gertatzen dela azaldu du arrantzalearen arrebak; hain zuzen, «lapurretak eta hilketak» izaten baitira. Egunean [...]
Joan den asteko saioa atzeratu ondoren, gaur egin dute Alakrana auziko azken saioa Madrilgo (Espainia) Auzitegi Nazionalean. Kepa Etxebarria armadoreak deklaratu du. Haren arabera, auzipetuek, Abdu Willyk eta Raageggesey Hassanek hasieratik parte...