Beñat Intxausti muxikarra euskaldun onena izan da iragan zapatuan bukatu zen Euskal Herriko Itzulian. Muxikakoak laugarren postuan amaitu zuen etxeko itzulia eta podiumean sartzeko lehian izan zen azkenengo egunera arte. Azken erlojupeko ona egin arren, sailkapen nagusia lehiatzen zebiltzan hiru gizonek aurrea hartu zioten. Kloden (Radioshack) irabazlea, Horner (Radioshack) eta Gesing (Rabobank) izan zituen aurretik Intxaustik. Hamasei segunduko aldeagatik, ez zuen lortu podiumean sartzea. Iaz lortutako podiuma “ez errepikatzeak” pena apur bat emon dion arren, Muxikakoa, “pozik” dago laugarren postuagaz. Aurkariak “indartsuagoak” izan direnez, ezin izan du lehenengo hiruren artean sartu, baina orokorrean, taldeak “itzuli ona” egin duela uste du. “Taldekako sailkapena eta etapa bat irabazi ditugu, sailkapen orokorrean laugarrenak izan gara eta euskaldun onenaren txapela irabazi dugu”. Azken bi urteetan sailkapen nagusiko aurrealdean egon ostean, Itxaustik itzulia irabazteko aukerak dituela uste du. Dioenez, “zaila izango da, baina itzuli hau irabazteko lehenengo pausoa emon dut: aurrean ibiltzea”. Muxikarrak ez du ilusioa galtzen eta liderarren mailota jantzi gura du barriro. Muxikakoa, tropelaren aurrealdean izan zen egunero eta “ondo” amaitu zuen itzulia. Azaldu duenez, “ez nuen egun txarrik izan, okerrena beroa izan zen”. “Euskal Herriko txirrindulariak, adibidez, ez gaude bero honetara ohituta eta nahiko gogorra izan da”. Eguraldi arraroaren eraginez, txirridulariek “asko [...]
Arnasa sakon hartzeko momentua heldu zaie Bermeoko Aitor Fernandez del Campo eta haren familiari. Aste bete Boli Kostako Abidjan hiriko etxetik urten barik egon ondoren, kanpamentu militarrera eraman dute bermeotarra eta haren familia. Bertan «salbu» daudela adierazi du bermeotarraren arreba Amaia Fernandez del Campok. Zapatuko 17:00etan militar frantsezek bermeotar gaztea eta haren familia etxetik atera eta kanpamentu militarrera eraman zituzten. Amaia Fernandez del Campok azaldu duenez, «zapatutik bertan daude eta oso pozik daude bertan». Kanpamentu militarrean «salbu» sentitzen da Abidjanen dagoen familia. Arreba bera be «oso pozik» agertu da kanpamentuan daudelako. Izan be, arrantzalearen eta haren familiaren etxean birritan sartu dira; «lapurtu egin zien eta Aitorri pistola bat jarri zioten buruan». Amaia Fernandez del Camporen esanetan, «frantzesak dira gerrillen helburu eta Aitor arraza zurikoa denez, bera be harrapatuko zuten beldur ginen; izan be, gerrillei berdin zaie euskalduna zein frantzesa izan, zuriak diren bitartean». Gainera, etxean ez dute ez urik ez janaririk izan eta argia be egunean ordu betez izan dute». Frantzesei esker «salbu» Arrantzalearen arrebarentzat txarrena «goizetan jaikitzerakoan» izaten da; izan be, bere buruari galde egiten dio: «Zer gertatuko ete zen bart?». Izan be, «txarrena gauetan» gertatzen dela azaldu du arrantzalearen arrebak; hain zuzen, «lapurretak eta hilketak» izaten baitira. Egunean [...]
Joan den asteko saioa atzeratu ondoren, gaur egin dute Alakrana auziko azken saioa Madrilgo (Espainia) Auzitegi Nazionalean. Kepa Etxebarria armadoreak deklaratu du. Haren arabera, auzipetuek, Abdu Willyk eta Raageggesey Hassanek hasieratik parte...