Bonbardaketaren 74. urteurrena: Gernika bizirik dagoela erakusteko egitarau zabala
74 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik, eta urteurrena gogoan izango dute hilaren 26an, urtero legez. Gertaera hura, baina, «kultur ekintzen bitartez» gogoratuko dutela esan du Kultur Etxeko zuzendari Rikardo Abaunzak, urteurreneko ekitaldien aurkezpenean. «Kultur ekintzekin erantzun gura diogu bonbardaketari, herria bizirik dagoela erakusteko». Proiektu biziak sortuz, «aktibitatea sortuz», Gernika-Lumo «inoiz baaino biziago» dagoela esan du Abaunzak. Ildo beretik sortu zen aurten antzeztuko duten Gernika sutan herri antzezlana. «Asmo handiko proiektua» dela esan du kultur etxeko zuzendariak, «datorren urtean zerbait anbiziotsuagoa egiteko balio duena». Izan be, bonbardaketaren 75 urteurrena gogoratuko duten horretan kalera 4-5 orduko antzezlana ateratzeko asmoa dute, «pastoral antzeko zerbait, eta herritar gehiagoren parte-hartzeagaz». 150-200 gernikar inguru dira egunotan Gernika sutan antzezlanaren entseguetan parte hartzen ari direnak. Herritarrak protagonista diren kontakizunak 1937ko apirilaren 26an gertatutako bonbardaketak irudikatuko ditu, «baita bonben ondorioz herriak jasan zuen sute ikaragarria be». Hala, «egungo gernikarrok zorigaiztoko egun hartan hil zirenak omendu gura ditugu»; baita egiaren alde saiatu izan dirak be. Egitura musikala du antzezlanak. Herritarren ahoetan kantu bilakatuko diren testuak sortu dituzte, eta Santa Agedako zein Marijesietako doinuak ditu oinarri. Edorta Jimenezek egin ditu testuak, Jon Lopategiren eta Onintza Enbeitaren laguntzagaz. Xabier Amurizaren eta Joseba Sarrionaindiaren testuak be jaso dituzte antzezlanerako. APIRILAK 26. [...]
74 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik, eta urteurrena gogoan izango dute hilaren 26an, urtero legez. Gertaera hura, baina, «kultur ekintzen bitartez» gogoratuko dutela esan du Kultur Etxeko zuzendari Rikardo Abaunzak, urteurreneko ekitaldien aurkezpenean. «Kultur ekintzekin erantzun gura diogu bonbardaketari, herria bizirik dagoela erakusteko». Proiektu biziak sortuz, «aktibitatea sortuz», Gernika-Lumo «inoiz baaino biziago» dagoela esan du Abaunzak.
Ildo beretik sortu zen aurten antzeztuko duten Gernika sutan herri antzezlana. «Asmo handiko proiektua» dela esan du kultur etxeko zuzendariak, «datorren urtean zerbait anbiziotsuagoa egiteko balio duena». Izan be, bonbardaketaren 75 urteurrena gogoratuko duten horretan kalera 4-5 orduko antzezlana ateratzeko asmoa dute, «pastoral antzeko zerbait, eta herritar gehiagoren parte-hartzeagaz».
150-200 gernikar inguru dira egunotan Gernika sutan antzezlanaren entseguetan parte hartzen ari direnak. Herritarrak protagonista diren kontakizunak 1937ko apirilaren 26an gertatutako bonbardaketak irudikatuko ditu, «baita bonben ondorioz herriak jasan zuen sute ikaragarria be». Hala, «egungo gernikarrok zorigaiztoko egun hartan hil zirenak omendu gura ditugu»; baita egiaren alde saiatu izan dirak be.
Egitura musikala du antzezlanak. Herritarren ahoetan kantu bilakatuko diren testuak sortu dituzte, eta Santa Agedako zein Marijesietako doinuak ditu oinarri. Edorta Jimenezek egin ditu testuak, Jon Lopategiren eta Onintza Enbeitaren laguntzagaz. Xabier Amurizaren eta Joseba Sarrionaindiaren testuak be jaso dituzte antzezlanerako.
APIRILAK 26.
- 11:30. Lore eskaintza George Steer-en bustoan.
- 12:00. Gernika sarien banaketa, Lizeo Antzokian. Ostean, Jose Antonio Urdiain tenorearen eta Itziar Barredo pianojolearen kontzertua.
- 15:45. Sirena deia Pasealekuan.
- 16:30. Bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintza, Zallo hilerrian.
- 18:00. Jon Iturrarte artistaren Gernika dokumentalaren emanaldia, Elai-Alai aretoan.
- 20:00. Gernika sutan herri antzezlana. Merkurio iturrian.
- 21:30. Manifestazio isila kandelekin.