Hamazazpi urteko ibilbide oparoaren ostean, aurreikusita zuen bezala profesional modura agur esango dio ziklo-krosaren munduari David Seco txirrindulari busturiarrak. Bere sorterrian, Busturian, hainbeste garaipen ekarri dizkion kirolaren inguruko jai...
Bizkaiko konpostagailurik handiena du egun Allende Salazar ikastetxeak, eta horren barri eman dute gaur eguerdian. Jantokian bazkaltzen duten umeek sortzen duten materia organikoa prozesatzeko gai da makina hori, 39.000 litro urtean. Hala, 9.285 litro konpost sortuko ditzake, eta CO2 isuria 20.428 kilogramotan murriztuko litzateke. Hilabete eta erdi daramatza makinak martxan, eta ikasleak dagoeneko kontzientzia hartuta daudela azaldu du ikastetxe horretan Agenda 21 garatzearen arduraduna den Goizalde Berasaluzek. Birziklatzearen garrantziaz jabetzeko balio baitu ikastetxean konposta egiteak. Ingurumen zinegotzi Aloña Arronategik be birziklapena eta heziketa izan ditu hizpide: «Proiektu hau oso garrantzitsua da, balio pedagogikoa izateaz gain, etorkizunerako bidea be badelako. Gu geu arduratzen garelako guk geuk sortzen ditugun hondakinekin». «Zaborrik ez» Hala, ikastetxeetan zotzen den zabor organiko guztia birziklatuko dute. «Zaborrik ez sortzea lortuko dugu horrela», eta hori ingurumenarentzat oso garrantzitsua dela azpimarratu du konpost teknikari Kepa Urionabarrenetxeak. Ikastetxeetan dauden konpostagailu ezberdinen azalpena be eman zuen teknikariak, eta denen esfortzua eskertu: «Makinaren ezaugarriak kontuan hartuta, ikastetxe bakoitzak bere erritmora sortuko du konposta. Halanda be, zeregin horretan aurrera egitea da garrantzitsuena». Sortzen den materia barriari erabilera ematea da orain Udalaren kezka. «Ikastetxeekin adostu beharko dugu sortzen duten konposta hori nora bideratu, eskualdeko lorategiekin akordioak egin ditzakegu, esate baterako. Aukerak aztertu beharko ditugu. [...]
Udalbatzak ez du bozkatu ume eta gazteen udal liburutegia Pasealekura eroateko proposamena. Bide horretan pausoak emateko eginbeharrak proposatu zituzten atzoko osoko bilkuran, Kultura zinegotzi Ekain Ormaetxeak azaldutako mozioan, baina zenbait zalantza argitu arte gaia “mahai gainean” uzteko eskatu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak. Besteak beste, Txiki Parkean Udalak egindako inbertsioa amortizatu den, zaharren egoitzak emandako metro koadroekin zer gertatuko den eta eraikina segurua den jakin gura du EAJk. Liburutegi berriaren poposamenaren alde agertu ziren Ezker Abertzalea udal taldea eta Aralar zalantzak argitzearekiko adostasuna erakutsi zuten, baina bitartean Txiki Parkeari kontratua ez luzatzea eskatu zuen Oramaetxeak; bestela prozesua oraindik gehiago atzeratuko litzatekeelako. Liburutegia Pasealekura eroateko xedea 2007. urtean agertu zuen Udalak, eta lau urtez luzatu da dagoeneko. Liburutegia Astrako lurretan Eusko Alkartasuna, bere aldetik, liburutegi berria Astrako lurretan kokatzea egoki litzatekeela azaldu zuen. Begoña Landa alkateordeak esan zuenez, “Astraren proiektua be egiteko dago, eta bertan sormen lantegia eraikiko da”. Beraz, udal liburutegia bertan eraiki daitekeen aztertzearen alde agertu zen alderdi hori. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari lagapena egina dio Udalak, Pasealekuko eskolak erabiltzeko, eta gaur egun Berritzegunea dago bertan. Liburutegia eskoletara eroanez gero, Berritzeguneari beste kokaleku bat eskaini beharko litzaiokeela azaldu zuten EAJk eta EAk, baina erabiltzeko moduko eraikin publikorik ez dagoela. Ekain [...]
Sareginek Bermeoko emakume feministen elkarteak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du datorren zapaturako. Zortzi orduko ikastaroa izango da, hain zuzen, elkarteak antolatu duena. Goizez, 10:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dute. Arratsaldean...
Udalak Mundakako herria datozen hamar urteetan definituko duen hiri-antolamendurako plan nagusiaren aurrerapena aurkeztuko die herritarrei eguena arratsaldean. Izan be, helburua, herritarrek etorkizuneko Mundakaren antolamenduan parte hartzea baita. E...
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailak eskualderako zerbitzua eskainiko duen eguneko zentroa zabaldu barri du Bermeon. Gernika-Lumoko eguneko zentroak ateak itxi ondoren ireki dute Bermeokoa. Bermeoko eguneko zentroan mendekotasuna duten 25 pe...
Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxeak Eskola iraunkorraren saria jaso du. Hori ospatzeko, ekitaldia egin zuten joan den barikuan, eskolan bertan. Ekitaldian, besteak beste, eskolako zuzendaria, ikasketa burua eta ikasleak eta gurasoen ordezkariak ...
Gernika Gernikara ekartzeko aldarrikapenagaz, atxikimenduak batzeko webgunea prestatu du Gernika-Lumoko Udalak. www.guernicagernikara.net atariaren bitartez, Euskal Herri osoan eta mundu zabalean hedatu gura dute eskaera, baita atxikimenduak batu ere. Hain zuzen, 500.000 sinadura bildu gura dituela azaldu du Gernika-Lumoko Udalak, horiekin Espainiako Kultura ministerioara joateko. “Gernikako herriak eskubidea dauka koadroa Gernikara ekartzea eskatzeko”, azaldu du Jose Mari Gorroño alkateak, gaur egindako aurkezpenean. Era berean, gutuna helaraziko diote NBEko idazkari orokor Ban Ki-moon-i, NBEn egoitzan aipamen berezia egin dezan: “Biktimak omendu behar direla aipatzen ari diren honetan bonbardaketaren biktimak eta herriaren sufrimendua gogoan izan dezatela nahi dugu; NBEko kideei azal diezaieten duela 74 urte Gernikak bizi izan zuena, hemen gertatu zena eta berriro gerta ezin daitekeena”. Errealitatetik irudira Gernika-Lumoko bigarren alkateorde Jesus Mari Alberdi, Gernikazarra Historia Taldeko Vicente del Palacio eta bonbardaketaren lekuko Luis Iriondo ere izan dira gaurko aurkezpenean. Azken horrek azaldu duenez, “Picassoren koadroa lehenengoz ikusi nuenean ez nuen Gernikarekin lotu, ez nion antzekotasunik ikusi. Ordutik bi aldiz ikusi dut Madrilen, eta hausnarketa eginda, geroz eta antzekotasun handiagoa ikusten diot bonbardaketarekin. Koadroan agertzen diren andrak gura amak dira, hildako gudaria Gernikan dago lurperatuta, eta besoetan umea hilda duen emakumea Gernikakoa da. Duela gutxi jakin izan dut, gainera, hori benetan Gernikan [...]
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 40 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo goizean Bermeon, emazteari etengabeko tratu txar fisikoak emotea leporatuta. Bere bikoteak salaketa ipini ostean atxilotu zuten gizonezkoa. Ertzaintzatik azaldu legez “eten...
Sei lanpostu, eta bi pediatra jabedun. Busturialdeko errealitatea bat dator Euskal Autonomia Erkidegokoagaz. Euskal Herriko Pediatren Elkartearen esanetan, egoki dena baino %10-20 pediatra gutxiago daude gaur egun. Busturialdean pediatrentzako sei lanpostu daude, baina gaur egun lau baino ez dira eskualdean lanean ari diren pediatrak. Horietatik, gainera, bi baino ez dira plazaren jabe. Beste biak behin-behineko lanpostua ari dira betetzen. Sei lanpostu horietatik beste bi familia medikuek betetzen dituzte. Hiru pediatra lanpostu daude Gernika-Lumoko osasun zentroan. Gaur egun hiru horietan pediatrak ari dira lanean, «baina horitatik bakarra baino ez da plazaren jabe. Beste biak behin-behineko lanpostua ari dira betetzen», Gernika-Lumoko pediatra Txabi Txakartegik azaldu legez. Hori horrela dela azaldu eta behin-behineko plaza horiek hurrengo EPEan (Enplegu Publikorako Eskaintza) bete gura dituztela zehaztu du Osakidetzak. Kupoa, berez handiagoa Eskualdean plaza jabedun beste pediatra herri txikietakoa da. Bermeoko osasun zentroan, barriz, ez dago pediatrarik. «Bi plaza daude, eta bi horietan familia medikuak daude gaur egun». Mediku horiek, gainera, legez zehaztutakoa baino ume gehiago dituzte beraien kupoan. Hamar minutuko kontsulta egokitzat hartu eta pediatrako 800 umeko kupoa onartu zuten duela urte gutxi. Pediatra bakoitzaren kupoa 1.000 umera igo nahi duela jakinarazi du Osakidetzak duela gutxi, baina errealitatetik urrun dagoen proposamena da hori. Izan be, [...]
Bermeoko alkate Xabier Legarretak jakinarazi legez, Bizkaiko Foru Aldundia egiten ari den saneamendu lanak eta Erriberako urbanizazioa ekainerako amaituta izatea aurreikusten dute. «Lehenik eta behin, saneamendu lanak amaituko dituzte, ondoren urbaniz...
Bermeoko Berbalagun egitasmoko kideek bitxigintza ikastaroa antolatu dute datorren barikurako. Oraingoan, parte hartzen dutenek, hain zuzen be, giltzatakoak egiten ikasteko aukera izango dutela jakinarazi dute. Barikuan izango da ikastaroa eta 18:30...
Mendatako Udalak «zenbait hobekuntza» egingo ditu Marmiz auzoan. Joseba Mallea Mendatako alkateak jakinarazi duenez, «azpiegitura arloan auzoa txarto zegoen eta hobekuntzak egitea erabaki dugu». Beharginek hasi dituzte egokitzapen obrak eta martxor...
Urdaibaiko Guggenheim museoaren aldeko apustuagaz tinko jarraitzen duela esan du Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak. Haren berbetan, Eusko Jaurlaritzaren ezezkoak behartuta dago geratuta proiektua, baina, «beranduago bada be, egin egingo» dutela nabarmendu zuen Urdaibaiko etorkizun ekonomikoaz aritzeko EAJk zapatuan Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan egindako jardunaldian. Bilbaoren iritziz, Urdaibaik dituen ondare kulturalei «ginga jartzea» litzateke museoa berton kokatzea, «ezin baitugu gainbehera ekonomiko honekin jarraitu». Inamaz be aritu zen Bilbao, «ezin itxi» daitekeela nabarmenduz. «Jarduera ekonomikoa suspertzea da gure lehenengo erronka. Garapen jasangarriaz berba asko entzuten ditugu, baina egoera gainbehera ekonomikoan murgilduta gaudela da. Eskualdean bizi gura dugu, baita eskualdean behar egin be». Ildo horretatik, Inamak bere jardueragaz jarraitu behar duela esan zuen Bilbaok. «Segi dezala lanean eta gero, behar izanez gero, beste kokapen bat bilatuko zaio, baina ez dadila itxi da lehenengo pausoa». Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentea, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Luis Ortuzar Gernika-Lumoko alkatetzarako hautagaia izan ziren Bilbaogaz batera Elai-Alaiko oholtza gainean. Azken horrek bere lehentasunak garapen ekonomikoa eta enplegua izango direla adierazi zuen. «Ibarrako industriagunean esku hartzea da gure asmoa. Ez dakigu garai onak iritsiko diren, baina saiatuko gara. Horretarako, dena den, instituzioen laguntza beharko dugu». Ibarrakoaz gain Muxikako industriagunea be garrantzitsua dela esan [...]
Elantxobeko portura doan errepidearen zati bat erori egin zen joan den azaroan, denboralearen eraginez. Orduko hura ez da izan, ordea, gisa horretako ezbehar bakarra, inguru horretan sarri izan baitituzte mota horretako arazoak. Hori saihesteko, Elantx...