Independentistak sareak hitzaldi bat antolatu du bihar arratsalderako. Gabirel Ezkurdia izango da Bermeora hurbilduko dena solasaldian aritzeko. Izan ginelako gara…independentzia nahi dugu…eta independentzia behar dugu! gaiaz mintzatuko da,...
Bermeoko Udal Azokaren dinamizazioa bilatu asmoz, Lanbide Hastapeneko sukaldaritza ikastaroko ikasleek egindako menuak zozkatuko dituzte otsaileko bariku guztietan. Azokako erosleen artean egingo dute zozketa, eta bi lagunentzako 20 menu izango dira, hain zuzen, bariku bakoitzean zozkatuko dituzten menuak.
Otsailaren erdialdetik aurrera Bermibusa arratsaldeetan be martxan izango dela jakinarazi du Bermeoko alkate Xabier Legarretak. Goizeko zerbitzua bere horretan jarraitzeaz gain, arratsaldeetan 16:45eatik 20:15era ibiliko da. Gainera, geraleku bat gehiago izango du arratsaldez, Hizkuntza Eskolara arte iritsiko baita.