Zapatuan inauguratu zuten Kortzeubiko Basondo eta Oma auzoak batzen dituen bidegorria. Hala, txirrindulariek, oinezkoek eta autoek, denek izango dute lehentasuna Santimamiñeko kobak, baso margotua eta Oma lotzen dituen ibilbide turistikoan. Kortezubik...
Itsas Salbamenduko kideek Bermeoko Izaro uharte ingurura urpekaritza egitera zihoazen hamaika lagun eta bertaratu ziren ontziko patroia atera zituzten atzo goizean, euren ontzia hondoratu ondoren. Jakinarazi duten moduan, Itsas Salbamenduak urpekariak ...
Urdaibaik Kontxako Bandera irabazi ostean, Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzaileak egin zituen adierazpen gogorrek zeresana ematen jarraitzen dute. Iragan abenduan, alderdi bien abokatuak Castron batu ziren, baina akordiorik sinatu ez zutenez auziak ...
Juan Pablo Dieguez Bermeoko bizilaguna joan den eguenean behin-behinean eta baldintzapean libre utzi zuten arren, harek bizi duen egoera salatu gura dute Bermeoko Askatasunako kideak, «izan be, kontrolpean daukate denpora guztian, inolako askatasun ba...
Eskolarteko Bakearen Egunarekin bat egin eta hainbat jarduera antolatu ditu Gernika-Lumoko Bakearen Museoak. Domeka honetan, hilaren 30ean, museorako sarrera doakoa izango da, eta bisita gidatua egingo dute, 12:30ean. Horretara, edonor joan daitekeela ...
Gaur goizean epailearen aurrean deklaratu dute eguenean Ertzaintzak identifikatu zituen pikete informatiboek, eta hiruna delitu inputatu dizkiete. Hain zuzen, ebasketa delitua, kalte materialak eragitea eta langileen eskubideen aurkako delitua leporatz...
Alakranako arrantzaleei deklarazioa hartuko die epaileak, gaur hasi eta datozen egunetan. Ekainaren 6an hasiko da epaiketa, baina arrantzaleei deklarazioa lehenago hartzea erabaki du Audientzia Nazionalak. Izan be, epaiketa hasten den data horietan kanpainan izango dira arrantzaleak. Gaizka Iturbe bermeotarra izan da lehena epailearen aurretik pasatzen. Gaur bertan eman du deklarazioa. Negar artean kontatu du Audientzia Nazionalean bahiketaren 47 egunetan bizitakoa. Zenbait momentutan beraien bizitzak arriskuan ikusi zituela azaldu dio epaileari. Lehenengo aldia, Canarias fragatak bi akusatuak atzeman zituenean izan zela gogorarazi du. “Urduri zegoen batek arma kargatu zuen eta ez gintuen hil beste batek eskua ipini zuelako”, adierazi du Iturbek. “Heriotza aurretik pasatzen ikusi nuen lehenengo aldia izan zen”, gaineratuz. Bigarren momentu bat ere izan du gogoan. Bahitzaileek hiruko taldeetan banatu zituzten unekoa, hain zuzen. “Espainiako Gobernuak beraien eskakizunei kasurik egin ezean, akusatuen familien esku geratuko ginela esaten ziguten”. Orduan, “bazuka bat eta granada-jaurtigailu bat eskuetan zuen gizon batek arma kargatu eta gure buruen gainetik egin zuen tiro. Amaitu zuenean bardina egin zuen metrailadore batekin”. Otsailaren 3an eta 4an, berriz, atunontziko patroi Ricardo Bachek eta Iker Galbarriatu kapitainak deklaratuko dute. Otsailaren 4an eta 5ean gainontzeko sei arrantzaleek joan beharko dute Audientzia Nazionalera. Bederatzi arrantzaleri hartuko die deklarazioa epaileak. Ekainaren 6a [...]
Grebaren informazio-pikete lanetan zebiltzan hogei pagina identifikatu eta atxiki ditu Ertzaintzak, Juan Calzada kalean. Banan-banan deitu, furgoneta barrura sartu eta astelehenean epaitegira joateko zitazioa ari da ematen polizia bakoitzari. Piketee...
Jaurlaritza, Finsa-Inama enpresako arduradunak eta beharginen enpresa komiteko kideak astelehenean batuko dira Inama auziari irtenbide bat emateko asmoagaz. Komunikabide batek zabaldu duenez, Jaurlaritzaren Ingurumen eta Industria sailek “enpresa...
Bake Bidean, aterabide demokratikoen akordioa, edo Gernikako Akordioa Bermeon gizarteratu asmoz, barikuan, 19:00etan, Bermeoko Kafe Antzokian ekitaldi bat antolatu dute. Bertan, herriko hainbat taldek euspena emango diote akordioari. Eusko Alkartasuna...
Bermeoko VII. Herri Lasterketa antolatu du datorren domekarako Udalaren Kirol Patronatuak, Taraska Atletismo Taldearekin batera. Zazpigarren urtez egingo dute, beraz, lasterketa hori herriko kaleetan zehar.
18/98 auzian kartzelatutako Juan Pablo Dieguez Bermeoko bizilaguna etxean da jada. Gaur arratsaldean atera da Basauriko espetxetik, baina baldintzapean eta behin-behinean eman diote etxera joateko baimena. Basauriko kartzelan zegoen, bere bizi baldintzak ez ziren bat ere onak bertan, hainbat osasun arazo baititu. Azken aldian radioterapia tratamendua emateko eramaten zuten Basurtoko ospitalera. Behin etxean, bere mugimenduak kontrolatuko dituen pultsera jarri behar zioten arratsaldean. «Etxetik goizean bakarrik atera daitekeela esan digu alabak, baina oraindik ez zekiten etxetik aldentzeko mugarik zuen edo ez», azaldu du SOS Juanpa plataformako kide Ainara Salazarrek. Minbizia dela eta, radioterapia hartu behar du Dieguezek. Tratamendua jasotzen ari den denbora tartean etxera bidaltzeko eskaera egin zioten abokatuek espetxe zuzendaritzari, medikuen txostenak aurkeztuz horretarako. «Gaur eguerdian deitu diote alabari, Basauriko espetxera joateko. Han esan diote dokumentu bat sinatuz gero aita etxera eroan zezakeela». Etxean eman behar dituen hilabeteak zigorra beteko ez balu legez hartuko ote zioten beldur ziren plataformako kideak, «baina, antza denez, etxean emango duen denbora be kontuan hartuko diote». Etxean, baldintza hobeak Etxean egoteak «on egingo» diola azaldu du Salazarrek. Izan be, plataformako kidea izateaz gain, Juan Pablo Dieguezi jarraipena egin dion medikua be bada. «Egia da radioterapia tratamendua ez dela kimioterapiarena bezain gogorra, baina ondorioak izan ditzake: [...]
Mundakako Haurreskolak martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasi gura duten ume horientzako izen-emate epea zabalik du dagoeneko, eta interesa dutenek hilaren 28a, barikua, izango dute horretarako azken eguna. Umeak haurreskolara eroan gura dute...
Bermeoko Kafe Antzokiak jakinarazi legez, Gatibu musika taldea berriro izango da otsailaren 12an, zapatua, Antzokiko agertoki gainean. Joan den asteburuan izan zen Kafe Antzokian Gatibu taldea bere azken diskoa aurkezten. Egun horretan «gainezka» iza...