Ia dena prest dute Gaztelugatxeko San Juaneko boluntarioek datorren eguenean, hilaren 30ean, Gabonetako meza egiteko San Juaneko baselizan. Ohitura bihurtu da egun horretan bertan egiten den meza hori, eta hainbat dira bertara hurbiltzen diren herritar...
Umeen liburutegia Pasealekura eroateko proposamena landu dute kultur etxeko langileek. Hala, Udalarena den eta gaur egun Txikipark-a kudeatzen enpresak daroan lokalean proposatu dute umeentzako eta gazteentzako liburutegi berria. “Liburutegiaren ...
Maite Orue Bengoa torturatzea leporatuta Madrilgo Probintzia Auzitegian epaitu zituzten bost poliziak absolbitu egin dituzte. Horietako bat Orueren abokatuek bere aurkako akusazioa atzera bota zutelako utzi dute karguetatik libre, eta beste laurek Orue torturatu zutela frogatzerik ez dagoela dio epaileek emandako sententzia. Akusazioak, orain, bost eguneko epea du Auzitegi Gorenean kasazioko helegitea jartzeko. Madrilgo Probintzia Auzitegiak emandako sententzia «gordina eta gogorra» dela azaldu du akusazioa eroan duen Torturaren Aurkako Abokatu (TAT) Ane Ituñok. «Bagenekien non mugitzen ginen. Epaiketa Madrilen egin zen, eta akusazio bakarra ginen. Fiskalak be akusatuen absoluzioa eskatu zuen, eta auzipetuen abokatuak Estatuko abokatuak ziren». Halanda be, bost urte igaro eta oraindik prozedura zabalik jarraitzea akusazioarentzako «lorpen bat» izan dela azaldu du. «Epaiketa bera egitea eta Maite Orue torturatu zuten poliziak akusazioaren aulkian ikustea be» oso ez-ohikoa izan dela aipatu du, eta alde horretatik be pozik daudela. Sententzia gogorra Dena den, epaileek emandako bezalako sententzia ez zuten espero Orueren abokatuek, «ez genuen uste hain gogorra izango zenik». Izan be, hainbat txosten inpugnatzeko eskatu zuen defentsak, eta tribunalak onartu egin du eskakizun hori. «Lesioak azaltzen zituzten eta ondorio psikologikoak deskribatzen zituzten dokumentu guztiak alboratu eta baloratu be ez ditu egin epaimahaiak». Gainera, abenduaren 9an deklaratu zuenean Oruek bi polizia [...]
Berton Bermeoko Txiki-Erdi enpresen elkarteak datorren eguenean jakinaraziko du zein den aurtengo gabonetako herriko erakusleihorik onena. Horretarako, urtero legez, jaialdi txiki bat antolatu du. Nestor Basterretxea aretoan izango da, eguenean, 20:3...