Gautegiz Arteagako jubilatuek, urteroko bazkaria egingo dute abenduaren 5ean. Ildo horretatik, interesatuek azaroaren 30a arte izango dute izena emateko aukera.Izena emateko, arteagatarrek kultur etxera gerturatu beharko dute eta bertan ordaindu beharko dute bazkariaren zenbatekoa.
Asteburu honetan, jarduera ugari izango dira Busturiko Madariaga Dorretxean. Hain zuzen, zapatuan, zein domekan, gazte eta helduek ondo pasatzeko aukera izango dute.
TKEk, San Miguel Ligan doping kasurik ez dela egon jakinarazi zuen herenegun. Kontxako Banderaren ostean, Jose Luis Kortak adierazpen gogorrak egin zituen Urdaibaiko taldekideeen aurka eta Josu Zabalando Urdaibai Arraun taldeko presindentea, “pozik” azaldu da, TKEk positiborik ez dela egon “konfirmatu” ostean. Presidentearen hitzetan, “Kortak zigorra jartzea merezi du”. Urte hauek guztietan, beti “berdin” ibili dela argudiatzen du eta “behingoz”, zigorra jartzea nahi du. Zabalondok azaldu bezala, “Niretzat behintzat, barkamena eskatzea ez da nahikoa eta arraunlariek ere berdin pentsatzen dute”. Hala ere,presidenteak ez du uste Kortak barkamena eskatuko duenik. Kontrakoa gertatuko dela dio eta oraindik zerbait esango duelakoan dago. Abenduaren 2an, Urdaibaiko taldekideek Castroko (Kantabria, Espainia) Justizia Epaitegira joan beharo dute, Kortaren aurka jarri zuten salaketaren arira. Zabalondok azaldu bezala, “egia esan ez dakit nola izango den”. Dioenez, ez daki berak joan beharko duen, abokatuak joan beharko duen… Jakinarazi duenez, oraindik ez dakite zer gertatuko den, baina “zigorra jartzea” espero dute. “Gure hitza sinisten ez zuen jende asko zegoen” Taldekideek, “trankil” hartu dute TKEaren “konfirmazioa”. Zabalondok dioenez, “trankil geunden, baina kanpora begira pozik hartu dugu albistea”. Beraien hitza sinisten ez zuen jende ugari zegoela dio presidenteak, eta orain ahoak zarratzeko balio du TKEaen “konfirmazioak”. Zabalondoren esanetan, “Kortaren deklarazioek min asko [...]
Muxikako Udalak herriko umeentzako postal lehiaketa antolatu du urtero legez. Gabonak gaitzat harturik, haurrek marrazkia edo testua egin beharko dute parte hartu ahal izateko. Marrazkiak eta testuak aurkezteko epea, datorren martitzenean, hilaren 23a, amaituko da.
Gernika-Lumon Romania (Errumania) ezagutzeko aukera izango dute bizilagunek datorren astean, hilaren 22tik 27ra. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte. Andrea Aiape liburutegiko arduradunak zehaztu duenez, «Gernika-Lumon bzii diren etorkinen ...