Postal lehiaketan parte-hartzeko epea zabalik dago
Muxikako Udalak herriko umeentzako postal lehiaketa antolatu du urtero legez. Gabonak gaitzat harturik, haurrek marrazkia edo testua egin beharko dute parte hartu ahal izateko. Marrazkiak eta testuak aurkezteko epea, datorren martitzenean, hilaren 23a, amaituko da.
Muxikako Udalak herriko umeentzako postal lehiaketa antolatu du urtero legez. Gabonak gaitzat harturik, haurrek marrazkia edo testua egin beharko dute parte hartu ahal izateko.
Marrazkia, 3 urtetik 8 urtera bitartean dituzten umeek egin beharko dute. Testua, bestalde, 9 urtetik 12 urtera bitartean dituzten gazteek idatzi beharko dute.
Marrazkiak zein testuak, Kurtzero auzoko Zubieta-Errota eraikinean dagoen liburutegian aurkeztu beharko dira 15:30eatik 20:00etara. Marrazkiak eta testuak aurkezteko epea, datorren martitzenean, hilaren 23a, amaituko da.