Errumania ezagutzeko aukera emango du liburutegiak
Gernika-Lumon Romania (Errumania) ezagutzeko aukera izango dute bizilagunek datorren astean, hilaren 22tik 27ra. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte.
Andrea Aiape liburutegiko arduradunak zehaztu duenez, «Gernika-Lumon bzii diren etorkinen ...
Gernika-Lumon Romania (Errumania) ezagutzeko aukera izango dute bizilagunek datorren astean, hilaren 22tik 27ra. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte.
Andrea Aiape liburutegiko arduradunak zehaztu duenez, «Gernika-Lumon bzii diren etorkinen kopuru handi bat Errumaniatik etorritakoak dira. Horregatik aukeratu dugu herrilade hori». Hango eta hemengo jendea elkar ezagutzea du helburu Munduko paisaiak ekimenak, baina baita bertoko jendeak Errumania ezagutzea ere. «Haien herrialdeaz ezer gutxi dakigu, eta hori aldatu gura dugu. Gernikarrek errumaniarrak nondik etorri diren jakitea da gure asmoa», azaldu du Aiapek.
EGITARAUA:
- Azaroak 22: Erakusketa. Hilaren 27ra arte.
- Azaroak 23: Bideo-foruma. Salut Europa. 19:00etan, kultur etxean.
- Azaroak 26: Munduko ipuinak. Patricia Eneritz ipuin kontalaria. 18:00etan liburutegian.
- Azaroak 27: Umeentzako eskulan tailerra. 12:00etan kultur etxeko arkupeetan//Musika eta gastronomia: Moldova taldearen emanaldia eta sarmale eta placinte jakien dastaketa. 13:00etan.