Jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdirentzat Txirri urtebeteko zigorra eta politikan aritzeko zazpi urteko inhabilitazioa agindu du epaileak. Azaroaren 3an egin zuten Alberdiren eta beste herritar baten aurkako epaiketa Madrilgo Audientzia Nazionalean, "terrorismoa goratzea" leporatuta. Defentsako abokatu Kepa Manzisidorrek absoluzioa eskatu zuen, eta fiskalak bi horientzat hasiera batean egindako zigor eskaera mantendu zuen: 18 hilabeteko kartzela zigorra, bost urtez Gernika-Lumon bizitzeko debekua eta kargu publikorik betetzeko debekua hamar urtetan. Epaiketa "politikoa" dela kritikatu dute ezker abertzaleak, Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok eta Senideek. Abokatuak epaiaren aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Gorenean
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailagaz batu da gaur Inamako langileen ordezkaritza bat, beraien egoerari "irtenbideak" bilatu nahian. Hala ere, enpresa lekauldatzeko baimenarekiko konpromisorik ezin izan dute lortu, "hori Industria sailari dagokiolako", langileen ordezkari David Palaciosek azaldu duenez. Horregatik, industria sailagaz eta Lurralde Antolamendurako arduradunekin bilera egitea da orain Inamako enpresa komitearen asmoa. "Batzarra eskatuko dugu, eta Inama Ajangizeko industriagunera lekualdatzeko baimea eman dezaten eskatuko diegu". Hala ere, enpresa Ajangiz ez den beste edonora eramatea ere ez dute baztertzen langileek. "Jaurlaritzak beste kokaleku bat proposatzen badigu printzipioz ez genioke ezetzik esango".
Gizonezko bat atxilotu zuen Erztaintzak domeka goizaldean, emakumezko bat jotzeagatik eta poltsa lapurtzeagatik. 03:20 aldera gertatu zen erasoa, Gipuzkoa kalean. Emakumezkoa atzetik harrapatu zuen lapurrak, eta lurrera bota zuen. Ahoa eskuarekin estal...
Basauriko kartzelan preso dagoen Juan Pablo Dieguez Bermeoko bizilagunaren egoera salatzeko kotxe karabana egin zuten joan den zapatuan. Bermeotik atera ziren eta Santutxun kartzelako martxarekin bat egin zuten eta Basaurira abiatu ziren. Hainbat izan ...
Ibarrangeluko Udalak teknologia barrietarako jauzia egin du, www.ibarrangelu.net webgunea erabilgarri jarrita. Barikuan egin zuten atariaren jendaurreko aurkezpena eta, han azaldu zutenez, orain arte zentzu horretan egondako gabezia gainditzea du Udala...
Ardo dastaketa ikastaroa eman zien zapatuan Mikel Garaizabalek natxituarrei. Haren azalpenei adi egon ziren Bolatokian ikastaroa hartu zuten hogei lagun inguruk, eta hark jarritako ariketak ere egin zituzten.