Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Industriagaz bilera egin gura dute Inamako langileek, enpresa lekualdatzeko baimena eskatzeko

Busturialdea
Ekonomia

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailagaz batu da gaur Inamako langileen ordezkaritza bat, beraien egoerari "irtenbideak" bilatu nahian. Hala ere, enpresa lekauldatzeko baimenarekiko konpromisorik ezin izan dute lortu, "hori Industria sailari dagokiolako", langileen ordezkari David Palaciosek azaldu duenez. Horregatik, industria sailagaz eta Lurralde Antolamendurako arduradunekin bilera egitea da orain Inamako enpresa komitearen asmoa. "Batzarra eskatuko dugu, eta Inama Ajangizeko industriagunera lekualdatzeko baimea eman dezaten eskatuko diegu". Hala ere, enpresa Ajangiz ez den beste edonora eramatea ere ez dute baztertzen langileek. "Jaurlaritzak beste kokaleku bat proposatzen badigu printzipioz ez genioke ezetzik esango".

2010/11/15
Busturialdeko Hitza
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailagaz batu da gaur Inamako langileen ordezkaritza bat, beraien egoerari “irtenbideak” bilatu nahian. Hala ere, enpresa lekauldatzeko baimenarekiko konpromisorik ezin izan dute lortu, “hori Industria sailari dagokiolako”, langileen ordezkari David Palaciosek azaldu duenez. Horregatik, industria sailagaz eta Lurralde Antolamendurako arduradunekin bilera egitea da orain Inamako enpresa komitearen asmoa. “Batzarra eskatuko dugu, eta Inama Ajangizeko industriagunera lekualdatzeko baimea eman dezaten eskatuko diegu”. Hala ere, enpresa Ajangiz ez den beste edonora eramatea ere ez dute baztertzen langileek. “Jaurlaritzak beste kokaleku bat proposatzen badigu printzipioz ez genioke ezetzik esango”. Inamako arduradunak prest daude enpresa beste norabaitera eramateko egin behar diren inbertsioak egiteko, eta Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek ere proiektu hori babesteko prest liratekeela esan zieten joan den astean egindako bileran. Inamak legea bete beharko du, nahitaez Ingurumen sailagaz gaur egin duten batzarrean enpresak, nahitaez, legea bete behar duela esan diete Jaurlaritzakoek Inamako langileei. “Esan digutenez, Inamak ez du beste biderik, Ingurumen legea betetzen ez badu Ingurumen sailak enpresa zarratzeko agindua emango duela esan digute”. Enpresak, dagoeneko, hasi ditu legea betetzeko izapideak. “Ingurumen baimena eskatu du Udalean, gaur egungo enpresa ereduan oinarrituta, anpliazioa kontuan hartu barik”. Eskaera hori Ingurumen sailari helaraziko diote gero. Legea betetzeari ondo deritzote langileek, eta “beharrezkoa” dela uste dute. “Hala ere, horrek ez du gure egoera konponduko. Guk epe luzerako proiektua behar dugu. Izan ere, Inama gaur egun dagoen lekuan eta gaur egun dagoen moduan utziz gero, ez dugu uste merkatuan lehiakorrak izan gaitezkeenik”.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Nor gara
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.