Udala herritarrengana hurbiltzea helburu duen webgunea sortu dute
Ibarrangeluko Udalak teknologia barrietarako jauzia egin du, www.ibarrangelu.net webgunea erabilgarri jarrita. Barikuan egin zuten atariaren jendaurreko aurkezpena eta, han azaldu zutenez, orain arte zentzu horretan egondako gabezia gainditzea du Udala...
Ibarrangeluko Udalak teknologia barrietarako jauzia egin du, www.ibarrangelu.net webgunea erabilgarri jarrita. Barikuan egin zuten atariaren jendaurreko aurkezpena eta, han azaldu zutenez, orain arte zentzu horretan egondako gabezia gainditzea du Udalak helburu.
“Herriko taldeak batzeko”, informazioa zabaltzeko, ekitaldien berri emateko… sortu du tokiko erakundeak webgunea. Horrez gain, herritarren eta Udalaren arteko hartu-emonak erraztu gura ditu Udalak, herritarrengana hurbilduz erakundea.
Webguneak hainbat atal ditu. Besteak beste, herriko taldeen informazioa eta agendaren, ikastaroen… berri ematen du. Halaber, osoko bilkuren aktak eta bandoak jasotzen ditu.