Inma Ruiz atleta gernika-lumotarrak hiru urrezko domina poltsikoratu ditu master mailako aire libreko Espainiako Txapelketan. Asteon Euskadiko Txapelketa lehiatuko du, Durangon.
Bigarren postua Asier Galartza muxikarrak lortu zuen, eta hirugarrena, Maider Arregik. "Goi mailako saioa" izan zela nabarmendu, eta seigarren edizioa egiteko asmoa dutela aurreratu dute Lilibertsokoek.
"Berehalako eta benetako erantzuna" eskatzen du LABek: langileak indartzea, epe luzerako plangintza egitea eta osasun publikoarekin eta langileekin konpromiso sendoa hartzea.
A kategoriako prosako zazpigarren saria eta ikastetxeen laugarren saria jaso ditu ikasturte honetako Urruzuno lehiaketan Gernika BHIk. Euskal Herriko ikastetxe arteko lehiaketa literario esanguratsuena izanik, "azken 5 urteetako ildo berean jarraitzea" espero dute institututik.
Etzi [ekainak 25] bueltatuko dira Astra Iluntzeak, eta uztailaren 30era arte eguaztenero —uztailaren 23an salbu— entzungo dira doinuak kulturarako fabrika sozialean. Aurtengo kartela herriko zortzi eragileren artean osatu dute.
Xabier Gallardon Eugi izan da XII. Ereño Enduro lasterketako parte hartzailerik bizkorrena. Gabika auzoak hartu duen proba gogorrak 120 lagun inguruko maila handiko parte hartzea eduki du.
Javier Etayo 'Tasio' diseinatzaile grafikoaren 'Alaitasuna' kartela izan da saritua, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta Jai Batzordeak antolatutako lehiaketan.
Gure Kirolak Sustatzen programak Busturian egingo du geldialdia zapatuan [ekainak 21], erronka berezi bategaz: Ane Atxuegi Busturiko kopa jasotzeko ahalegina egingo du. Uztailaren 26an, berriz, Busturialdeko Harri Altxaile Txapelketa hartuko du udalerriak eta izen ematea zabalik dago.
Ekainaren 21ean ospatuko da jaia; entrenamendu ireki batekin hasiko da, eta bazkari, bertso saio eta musika emanaldiak izango dira egun osoan.
Haur liburutegia aldi baterako kanpora atera du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, eta irailaren 19ra arte zerbitzua eskainiko du plazan, beste urte batez.
Kategoria bakoitzeko saridunek eta bigarren sailkatuek diplomak jaso zituzten atzo [ekainak 17] Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian.
Ohiko irakurleen txokoan zein txoko feministan izena eman gura dutenek ekainaren 30era arte [astelehena] dute horretarako aukera, Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoan.
Hirugarren aldiz, SOMEk Aste Kulturala antolatu du, musika mota desberdina antzokietara, plazetara eta nagusien egoitzetara eramateko asmoz.
Ohitura eutsiz, San Antonio Eguna ospatzen ari dira Abiñan. Arratsaldean jarraituko du festak: apar festagaz eta gazteluekin gozatuko dute txikienek eta helduak, berriz, pintxo potean elkartuko dira.
Tokiko eta sasoiko ortuariak eskaintzen ditu Iñigo Garinek, tokian tokiko produktuen kalitatea salmenta zuzenak azpimarratuz.