Busturialdeko Hitza

Gaur ere HITZAri buruz aritu gara Bermeon

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkarirako eta Busturialdeko Hitzaren webgunerako edukiak zelan sortzen ditugun kontatu diegu.

Bermeo San Frantzisko

Busturialdeko Hitzaren lantaldekook aurreko astean Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxean hasi genituen ikasturte honetako bisitak, eta gaur goizean bigarren saioa egin dugu.

3. Zikloko hiru gelatan izan gara gure lanaren berri ematen. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkarirako eta Busturialdeko Hitzaren webgunerako edukiak zelan sortzen ditugun kontatu diegu.

Gaurko egunkaria eskuetan, orriz orri aztertu dugu barruan bildu duguna. Hain zuzen, Euskaraldiari eta Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunari buruz berbetan ere aritu gara beraiekin.

San Frantzisko Herri Ikastetxean egindako bi bisitetan oso gustura aritu gara, eta ikasleen parte hartzea asko eskertzen dugu. Izan ere, gure egunkariaz zein kazetaritzaz interesa dutela ikusi dugu, eta pozik erantzun ditugu euren galderak.

Azaroaren 30ean, Eleizaldera. Ikasturte honetan herriz herri, ikastetxez ikastetxe ibiltzea da gure asmoa. Bermeon hasi dugu erronda, eta hilabetea amaitzeko, Eleizalde Ikastolara hurbilduko gara hurrengo barikuan.