Muxika

Busturialdeko zentro soziosanitarioetako langileei PCR probak egiten ari zaizkie

Bizkaiko Foru Aldundia prebentziozko baheketa egiten ari da gaur. 12 adinekoen egoitza eta 3 eguneko zentrotako profesionalei Gernikako Kaltzada egoitzan egiten ari zaizkie PCRak.

Lea-Artibaiko hondakin bilketa sistema Bizkai osora zabalduko da martxoan

2018az geroztik Lea-Artibain proba pilotua egin dute, eta "emaitzak onak" izan direla eta, martxoaren 1etik aurrera sistema hori lurralde osora zabaltzea erabaki du aldundiak. Martxoaren 1etik aurrera beraz, animalia hondakinak ere birziklatu egingo dira Bizkai osoan.

Intzidentzia-tasak beheranzko joera hartu du Bermeon ere

Intzidentzia-tasak beheranzko joera hartu badu ere, gune gorrian jarraitzen du Bermeok. Azken hiru egunetan, 25 positibo zenbatu dituzte Busturialdean.

COVID neurriak

Herrien itxiera perimetrala mantendu eta mugakide diren herrien arteko mugikortasuna baimendu ditu Labik

Mugakide diren herriei dagokienez, mugikortasuna baimendu dute, beti ere jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko bada. Astelehenetik hasita, neurriak hogei egunez egongo dira indarrean (gutxienez martxoaren 8ra arte).

legelaria eta EHUko irakaslea
IXUSKO ORDEÑANA GEZURAGA - EHUKO ZUZENBIDE PROZESALEKO IRAKASLEA

"Auzitegiak herritarron eskubideen babesean aritu dira"

Pandemia garai honetan, askatasun eskubidea mugatu bai, baina ez dela urratu zehaztu du Ordeñanak. Legalitatea moralitateagaz "askotan edo gehienetan" nahasten dela dio.

Bermeori zaila egiten ari zaio gune gorritik ateratzea

Gernika-Lumoko intzidentzia-tasa nabarmen jaitsi da azken egunetan. Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, azken orduetan sei positibo zenbatu dituzte Busturialdean.

Hegaluzea

Europar Batasunak hegaluzearen kuota %12,5 handitzea onartu du

Aurten hegaluzearen arrantza kupoa 37.801 tonakoa izango da, iaz baino 4.201 tona gehiago. Jaurlaritza pozik agertu da erabakiarekin, igoerak "euskal arrantza sektorea eta baxurako flota indartzeko" balioko duelako.

Gernika-Lumo gune laranjara pasatu da

Bermeo da gune gorrian dagoen Busturialdeko udalerri bakarra. EAEko Auzitegi Nagusiak ostalariek jarritako helegitea onartu eta eremu gorrian dauden herrietako tabernak eta jatetxeak zabaltzeko baimena eman du. Behin-behineko erabakia da; auzitegiak esan du denbora gehiago beharko dutela auziaren muina aztertu eta ebazpen bat emateko.

Nagusiak Bermeon

Bermeok eta Gernika-Lumok gune gorrian segitzen dute

Bermeon goraka segitzen du intzidentzia tasak; 1028,98an dago. Gernika-Lumon, ostera, beherako bideari eusten dio, eta 606,85ean dago. Azken hiru egunetan 53 positibo zenbatu dituzte Busturialdeko bost udalerritan. Gehienak Bermeokoak dira: 40.

Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa

Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa egingo dute Bizkaian, 2022an

Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa hamar egunez egingo dute eta Urdaibain edukiko ditu zirkuituaren zati batzuk. Sei modalitateko Europako txapelketa hauek osatuko dute: duatloia, duatloi krosa, akuatloia, triatloi krosa, distantzia erdiko triatloia eta aquabike. Bestalde, Distantzia Erdiko Espainiako Triatloi Txapelketa egingo dute aurten.

Txurrukari buruzko erakusketa, arrakastatsu

Asteburuan egon da zabalik Goizeko Izarra ikastolak eta Begoñako Andra Mari irakasleen unibertsitate eskolak Zabiel kultur etxean egindako erakusketa. Arrakastatsua eta positiboa izan dela aitortu dute antolatzaileek, eta Txurrukari buruzko informazio...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Alkartasunako dantzari txikiek urteko ekitaldia eskainiko dute zapatuan

Ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera edukiko dute zapatuan Alkartasuna Dantza Taldeko dantzari txikienek, urteko ekitaldia eskainiko baitute. 90 ume inguruk parte hartuko dute ekitaldian.Eguraldiak laguntzen baldin badu, Artza frontoiko dantza eman...

Olaia Zabalondo

Sariak

1. Txapelak, izen ematearen %50 eta bodega bat bisitatzeko txartel bi.2. Garaikurrak eta izen ematearen %30.3. Izen ematearen %15.4. Izen ematearen %5.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Jaietako egitarau osoago bat egiteko batzartzen hasi dira zenbait gazte

30 bat lagun batu dira lehenengo batzarrean. Jaxak Martxan egitasmoa abiarazi dute,. gune alternatiboa eta jai eredu propioa sortzeko. Gazteei bileretan parte hartzeko deia egin dieteJaietako egitarau osoago eta indartsuago bat egiteko helburuagaz, bat...

M.S.
rementeria
klasiko eta racing eguna

Klasiko eta racing zaleen saltsa

Busturialdeko zein inguruko herrietako racing zaleak urteroko hitzorduan batu ziren zapatuan Ibarrurin. Ohi moduan, kostalderaino heldu zen haien motor hotsa.Urteroko hitzordua izan zuten racing zein auto klasikoen zaleek Muxikako Ibarruri auzoan zapat...

Gazte Plana egiten hasteko bilera egingo dute gaur, Satorzulon

BERRIATUA // Berriatuko Udalak Gazte Plana egin nahi du. Baina hori gazteekin elkarlanean egin nahi dute; euren iritzia kontuan hartuz. Berritxu gazteok einaz! lelopean, lehenengo bilera gaur egingo dute, 19:00etan, Satorzulon.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago