Muxika

Zain Dezagun Urdaibai: "Ezin dugu jasangarritasuna ahotan hartuta eredu kontsumista bat defendatu"

Guggenheim Museoa Urdaibaira hedatzeko proiektuaren aurka egin dute Zain Dezagun Urdaibai elkartekoek. Ez dute uste Guggenheim Museoak Busturialdeko "gainbehera ekonomikoa" konponduko duenik, "baldin eta gainbehera ekonomikoa benetakoa bada".

Adikzioen prebentziorako plana ari dira egiten herritarren laguntzagaz

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udaletako webguneetan gaiari buruzko inkesta bat bete ahal izango dute herritar guztiek.

Gernika Rugby taldeak Mikel Azkarate omendu du

Taldeko jokalari, eta klubeko sustatzaile eta zuzendari ohia izandakoari eskaini diote aurtengo Kopa eta Ohorezko Mailara lortutako igoera

Hondartzetarako "garraio publikoaren zerbitzua handitzeko" arauz besteko proposamena aurkeztu du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan

Koalizio abertzaletik aldundiari eskatzen zaion neurrietako bat da Bizkaibusek Gernika-Lumotik eskaintzen duen lanzadera zerbitzua Ispaster eta Ea udalerrietara zabaltzea.

Laida, Laga eta Kanalako hondartzetara joateko autobus zerbitzua indartzeko eskatu dute udalek

Elantxobeko, Gautegiz Arteagako, Ibarrangeluko, Kortezubiko eta Sukarrietako udalek helarazi diote eskakizuna Bizkaiko Foru Aldundiari. Udalek bermatu gura dute euren udalerrietako bizilagunak hondartzetara joan ahal izatea eta aparkatzeko dauden "arazo larriak" arintzea.

malen sarasua esneki zentroa
Malen Sarasua - Esneki Zentroko zuzendaria

"Esne sektorean garapen handia eman da urte gutxitan"

Euskal Herriko lehenengo Esneki Zentroa abiarazi du Leartiker Zentro Teknologikoak Markina-Xemeinen. Esne eta esneki sektoreko 100 ekoizle baino gehiagorekin ari dira lanean.

Jarduerak gauerdira arte luzatu daitezke bihartik aurrera

Aire zabaleko kirol jarduerak baimendu ditu Jaurlaritzak; beste zenbait neurri malgutzearen erabakia atzeratu du, egoerak hobera egin arte

Neurri ez-nahikoak, ostalarien iritziz

Ordutegia gauerdira arte luzatzeak ezer gutxitan lagunduko dietela esan dute; osasun egoera kontuan hartu behar dela onartu arren, beraien sektoreak zigortuta jarraitzen duela deritzote

'Egunek kontetan', errolda soziala bultzatzeko bideoa egin du OOEE Busturialdeak

Etorkin eta errefuxiatuentzat erronda eskuratzea zein garrantzitsua den erakusten duen 'Egunek kontetan' bideoa kaleratu du Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeak.

Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Igorren jokatu zuten zapatuan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, eta Arrizabalaga izan zen onena. Udazkenean jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera ere sailkatu da bertsolari gernikarra. Idatzizko txapelketako sariak ere banatu zituzten.

Saturrarango kartzela, ikuspuntu feministatik

Garazi Lizaso arkitektura ikasleak Mutrikuko Saturrarango kartzelaren inguruan egin du master amaierako lana. Besteak beste, presoek hiru zigor mota jasan zituztela dio: penala, soziala eta autozigorra.Azken urteetan asko idatzi izan da Mutrikuko Satur...

Literatur Amuak irakurle taldea bihar goizean batuko da Ondarroan

Bihar goizean, Eduardo Blanco Amor idazlearen Parranda liburuari buruz solasean ariko dira Txomin Agirre udal liburutegian. Joxe Mari Urteaga idazleak gidatuta bilduko dira irakurle taldeko kideak, 10:00etatik 12:00etara, hilabete bakoitzeko azken zapa...

M.S.

VI. Antiguako Ama estropada jokatuko da Ondarroako badian, bihar

VI. Antiguako Ama estropada jokatuko da bihar Ondarroako badian. Ondarroa Arraun Elkarteak antolatuta, 17:30ean emango diote hasiera aurten seigarrengoz jokatzen den estropadari. 25 traineru ariko dira denetara lehian, neskenak eta mutilenak kontuan ha...

M.S.

Astra Gauen baitan, Anarik kontzertua emango du gaur

Astra gauek beste kontzertu bat dakarte gaur Astrara. Hain zuzen, Anari kantari azkoitiarra izango da gaur kulturarako fabrika girotuko duena. 21:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrerak Astran bertan eros daitezke, 6 euroan.Epilogo bat diskoagaz dator...

O.C.E.

Lekeitioko Udal Gobernuak hizkuntz zabarkeriari autokritikarik ez

Apirilaren azkan asteburuan, rallya izan gendun gure eskualdean. Lasterketa horren testuinguruan, Kastinparro Racing talde antolatzaileak aldizkari mardultxoa argitaratu eban aurreko egunetan. Bertan, iragarkiak, bateko zein besteko aurkezpenak, barri ...

Andoni Seijo Arrinda.

Artibaiko kadeteak lehentasun mailan

Artibai Futbol Taldeko kadeteek lehentasun mailarako txartela eskuratu dute. Nahiz eta Indautxu B-ren aurka 2 eta 1 galdu, joaneko garaipenak (3-1) goragoko mailarako txartela eman dio. Gogor jarri zizkion gauzak Artibairi Indautxu B taldeak, baina Pei...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Ondarroako kirol udalekuetan izena emateko epea zabalik

Zabalik dago kirol udalekuetan izena emateko epea. Izena emateko, udal kiroldegira joatea edota bete beharreko inprimakia kiroldegia@ondarroakoudala.net helbidera bidaltzea nahikoa izango da.Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude aurtengo udalekuak...

M.S.

Haur transexualei buruzko hitzaldia, Lekeition

Maiatzaren 17an izan zen Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Chrysallis elkarteagaz hitzaldia antolatu du Lekeitioko Udalak.Hitzaldia astelehenean izango da, 18:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan.Elkarteko kide...

Eguzki Talde Ekologistak Ondarroan isurketak egon direla salatu du

Lea-Artibaiko Eguzki Talde Ekologistak salatu du isurketak egon direla Ondarroako ur-araztegiaren parean. Araztegiari azalpenak eskatu dizkio talde ekologistak, isurketa eurek egin dutela iritzita.Eguzkik erreklamazio-orria sartu zuen Bilbao Bizkaia Ur...

M.S.

Barandikak irabazi du nagusien IX. Barikuetan Jai Alai Kiniela

IX. Barikuetan Jai Alai Kinielako nagusien finala jokatuko dute gaur, 20:00etan. Hala ere, dagoeneko argitu da zein den aurtengo irabazlea. Jon Barandika nagusitu da aurtengo lehian. Gernikarrak hiru kiniela irabazi ditu, eta bigarren eta hirugarren sa...

A.M.M.
Gehiago