
Ondarrutarra da Maialen Bengoetxea Badiola, eta gaur gaurkoz COVID-19aren aurkako txertoak ipintzen dihardu. Pandemia izendatu zutenetik askotariko lanak egin ditu: PRC probak, aztarnari lanak... Galdakao-Usansolo ospitaleko COVID-19 solairuan ere lan egiteko aukera eduki du.

LABek Gernikan egingo du mobilizazioa, eta ELAk hiriburuetan. Pandemiak inoiz baino ageriago utzi duela "eraldaketarako premia" uste dute LAB eta ELAk.

Parte-hartzaileen artean Baserritik Gernikara sareko ekoizleen produktuekin osatutako otzara bat zozkatuko da

Uemaren deialdiagaz bat eginez, administrazioa euskalduntzeko bidean ahalik eta herritar gehienek errenta aitorpena euskaraz egitea garrantzitsua dela adierazi dute

Hurrengo zapatuan dute herritarrek erronka, eta horretan izena emateko deia egin du Sarek: '650tontor.sare.eus'.

Gernika Crossfitek sortutako 'Gernika' entrenamendua egingo dute gaur milaka pertsonak. Bizkaiko Crossfit gune gehienek bat egin dute ekimenarekin, eta Madrilera ere heldu da.

Lekeitiarra da Maider Alonso Altzibar, eta gaur gaurkoz Gernika-Lumoko, Bermeoko eta Zornotzago ikastetxeetan dihardu, hezkuntza fisioterapeuta legez.

Martxa zaratatsua egin dute 09:00etan hasita Bermeon. Sektore publikoko langileak udal eraikin guztietatik ibili dira. Sindikatuen arabera, grebak "oihartzun handia" eduki du.

Bermeon eta Mundakan ere, odol emateen kopuruak gora egin du nabarmen. Gernika-Lumon odola eman zuten emaile berrien kopurua ere azpimarratzekoa da: 53 emaile berri.

LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan greba deitu dute apirilaren 22rako (eguena). Gaur egungo lege proiektuak "ez direla nahikoa" uste dute.

Bihar goizean, Eduardo Blanco Amor idazlearen Parranda liburuari buruz solasean ariko dira Txomin Agirre udal liburutegian. Joxe Mari Urteaga idazleak gidatuta bilduko dira irakurle taldeko kideak, 10:00etatik 12:00etara, hilabete bakoitzeko azken zapa...

Astra gauek beste kontzertu bat dakarte gaur Astrara. Hain zuzen, Anari kantari azkoitiarra izango da gaur kulturarako fabrika girotuko duena. 21:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrerak Astran bertan eros daitezke, 6 euroan.Epilogo bat diskoagaz dator...

Apirilaren azkan asteburuan, rallya izan gendun gure eskualdean. Lasterketa horren testuinguruan, Kastinparro Racing talde antolatzaileak aldizkari mardultxoa argitaratu eban aurreko egunetan. Bertan, iragarkiak, bateko zein besteko aurkezpenak, barri ...

Artibai Futbol Taldeko kadeteek lehentasun mailarako txartela eskuratu dute. Nahiz eta Indautxu B-ren aurka 2 eta 1 galdu, joaneko garaipenak (3-1) goragoko mailarako txartela eman dio. Gogor jarri zizkion gauzak Artibairi Indautxu B taldeak, baina Pei...

Zabalik dago kirol udalekuetan izena emateko epea. Izena emateko, udal kiroldegira joatea edota bete beharreko inprimakia kiroldegia@ondarroakoudala.net helbidera bidaltzea nahikoa izango da.Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude aurtengo udalekuak...


IX. Barikuetan Jai Alai Kinielako nagusien finala jokatuko dute gaur, 20:00etan. Hala ere, dagoeneko argitu da zein den aurtengo irabazlea. Jon Barandika nagusitu da aurtengo lehian. Gernikarrak hiru kiniela irabazi ditu, eta bigarren eta hirugarren sa...

VI. Antiguako Ama estropada jokatuko da bihar Ondarroako badian. Ondarroa Arraun Elkarteak antolatuta, 17:30ean emango diote hasiera aurten seigarrengoz jokatzen den estropadari. 25 traineru ariko dira denetara lehian, neskenak eta mutilenak kontuan ha...

Maiatzaren 17an izan zen Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Chrysallis elkarteagaz hitzaldia antolatu du Lekeitioko Udalak.Hitzaldia astelehenean izango da, 18:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan.Elkarteko kide...

Maiatzaren 29an egokitu zaie Lekeitio BHI-Iturriotzeko ikasleei DBH 4. mailako errebalida azterketa egitea, eta azterketari planto egingo dio Lekittoko Ikasle Mugimenduak.Ikastetxekoek jakitera eman dutenez, 08:45ean Iturriotzeko sarreran elkartzeko de...