
Guggenheim Museoa Urdaibaira hedatzeko proiektuaren aurka egin dute Zain Dezagun Urdaibai elkartekoek. Ez dute uste Guggenheim Museoak Busturialdeko "gainbehera ekonomikoa" konponduko duenik, "baldin eta gainbehera ekonomikoa benetakoa bada".

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udaletako webguneetan gaiari buruzko inkesta bat bete ahal izango dute herritar guztiek.

Taldeko jokalari, eta klubeko sustatzaile eta zuzendari ohia izandakoari eskaini diote aurtengo Kopa eta Ohorezko Mailara lortutako igoera

Koalizio abertzaletik aldundiari eskatzen zaion neurrietako bat da Bizkaibusek Gernika-Lumotik eskaintzen duen lanzadera zerbitzua Ispaster eta Ea udalerrietara zabaltzea.

Elantxobeko, Gautegiz Arteagako, Ibarrangeluko, Kortezubiko eta Sukarrietako udalek helarazi diote eskakizuna Bizkaiko Foru Aldundiari. Udalek bermatu gura dute euren udalerrietako bizilagunak hondartzetara joan ahal izatea eta aparkatzeko dauden "arazo larriak" arintzea.

Euskal Herriko lehenengo Esneki Zentroa abiarazi du Leartiker Zentro Teknologikoak Markina-Xemeinen. Esne eta esneki sektoreko 100 ekoizle baino gehiagorekin ari dira lanean.

Aire zabaleko kirol jarduerak baimendu ditu Jaurlaritzak; beste zenbait neurri malgutzearen erabakia atzeratu du, egoerak hobera egin arte

Ordutegia gauerdira arte luzatzeak ezer gutxitan lagunduko dietela esan dute; osasun egoera kontuan hartu behar dela onartu arren, beraien sektoreak zigortuta jarraitzen duela deritzote

Etorkin eta errefuxiatuentzat erronda eskuratzea zein garrantzitsua den erakusten duen 'Egunek kontetan' bideoa kaleratu du Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeak.

Igorren jokatu zuten zapatuan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, eta Arrizabalaga izan zen onena. Udazkenean jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera ere sailkatu da bertsolari gernikarra. Idatzizko txapelketako sariak ere banatu zituzten.

Mutrikuko Udal Musika Eskolak Aste Musikala egingo du datorren astean. Ekintza guztiak Zabielen izango dira, 19:00etan.Astelehenean ondoko taldeek eskainiko dute saioa: biolin, klarinete, tronboi, saxofoi eta folk taldeak; asteartean pop eta rock talde...

Minbizia duten umeen ikerketa proiektu bat diruz laguntzeko maratoi solidarioa egingo dute etzi, Gernikan-Lumon. 8.000 bat kamiseta saldu dituzte dagoenekoGu be zuek gara lelopean, maratoi solidarioa egingo dute domekan, Gernika-Lumon. Gernika Atletism...

Andra Mari eta San Roke jaietarako kartel lehiaketa deitu du Gernika-Lumoko Udalak. Lanak aurkezteko azkenengo eguna ekainaren 23a izango daGernika-Lumoko Udalak jaietarako kartel lehiaketa deitu du. Edozeinek parte har dezake, eta lanak aurkezteko azk...

Nazioarteko museoen eguna izan zen atzo, eta, hori dela eta, Lea-Artibai eta Busturialdeko museotan hamaika jarduera antolatu dituzte. Bermeoko Arrantzale Museoak atzorako prestatu zuen egitaraua: Mikel Eskauriazaren liburu aurkezpena, eta museorako ...

Morga Trail, Bizkaia Kopa Trailaren hirugarren proba jokatuko dute domekan, Morgan.Trail luzea zein laburra, mendi bizikleta martxa eta txakur-krosa lehiatuko dituzte eta martxa luzea eta laburra ere egongo dira.Andra Mari auzoan hasi eta amaituko ditu...

BUSTURIALDEA // Arboledako aterpetxera irteera antolatu du Busturialdeko Gazteria Zerbitzuak. Ekainaren 26tik 28ra joango dira, eta eta izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da. Irteera 9 eta 15 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta lehentasun...

Bermeoko itsas eta arrantza ondarea balioan jartzeagatik eta horren transmisioa belaunaldien artean bermatzeagatik, Eleizalde Ikastolak jasoko du gaur Hegaluze Saria.Hegaluze saria jasoko duzue. Herriak ematen duen saria izanik, ilusioa egingo du, ezta...

GIZARTEA // Maiatzaren 26ra arte parte hartzeko aukera dago Bermeoko berbalagun egitasmoaren udaberriko lehiaketan. Saria Errigorako olioa izango dela azaldu dute, bost litroko bidoia. Jasotako erantzun guztien artean zozkatuko dute saria maiatzaren am...

Euskal Herriko Argazkilari taldeen Elkarteak Elai-Alai aretoan egingo du Ohiko Batzar Nagusia. Argizaiola 2017 sariak ere emango dituzte zapatuanEuskal Herriko Argazkilari taldeen Elkartea Gernika-Lumon batuko da bihar. Hain zuzen, herri horretan eging...

Gernika-Lumoko San Fidel ikastolako sei ikaslek europar hiritartasunari buruzko proiektua aurkeztu dute Europako Legebiltzarrean. Euroganbaran egon ziren eguaztenean, eta Europako Kontseiluan, berriz, atzo. Ordubete inguruz eman zituzten azalpenak Euro...