Nafarroa Kantauriko kostaldetik hasten da
Etxetik edanikotik eta bai kalien biziniko girotik, beti izen dot argi identitatea eta euskal nortasune.
Gatazka politikoak izen dauzen gorabeheratan, sarri diskurtsoak eta jarrerak azalekoan gelditzen direla iruditu jat. Horregaitzik, honen atzien dauen benetako zentzue eta arrazoietan sakontzeko biherrizena sentitu izen dot.
Kontrara, emozio hutsetan oinarritutako ideak gure herriko testuinguru historikoan sakontzea oztopatzen daben argudioakaz enpautute, gure herriko testuinguru historian sakontzeko arra sortu jaten… iturri desberdinetara joz eta gertakarixen kausak eta ondorioak ulertzeko.
Azken baten, zeinek kontetan deu gure historia, eta zegaitzik?
Argi dauena, bertoko historia askotan manipulatu dala, diskurtso sinplista eta ideologiko bihurtuz; “La Chanson de Roland”-etik hasi eta oin dala gitxi, UPNk Athletiken kamisetien inguruen sortuniko pataletararte.
Nafarroa izen dogu Euskal Herriak inoiz izan deuen adierazpen politiko subirano eta osoena: mendeetan euskal lurraldien ardatz politikoa, erresuma antolatue, “Lingua Navarrorum”-aren babesleku, burujabie eta nazioartien aitortua.
Harik eta 1200. urte bueltan, Gaztelako erresumak konkista prozesue abiatu ebalarik, bai Bizkaiko eta Kantauri itsasaldeldeko lurraldiek bortizki okupatuz.
Harrezkero, Nafarroa independientean bizi zirenak “nafarrak” izeten jarraitu eben bitxartien, Gaztelak konkistatutako lurraldeetako biztanleei “euskaldun” deitzen hasi jatzien. Hortik sortu zan “nafarren” eta “euskaldunen” arteko dikotomia, indarrez ezarriniko muga horren ondorioz.
Askotan “borondatezko elkartzea” moduen aurkeztu bada be, errealitatie da okupazio gerra bortitza izen zala, ondare material guztixen suntsipena, memoria historikoan manipulazioa eta diskurtsoan kontrola nagusituz. Gaztela eta haren osteko egiturak, “memoriaren desagerpena bilatu nahiean” ibili izen dira betidanik, Orreaga 778 taldiek abesten deuen moduen.
Adibide modura, zematek dakigu Urdaibain; Ereñozarren, Zarragoitxin (Bermion) edo Gaztelugatxen Nafarroako erresumako gotorleku txikixek egon zirela, gure lurrek, hizkuntza eta burujabetza defendatzeko?
Milan Kundera pentsalarixek esanda: “Nazio bat suntsitzeko, lehenik eta behin, bere memoria ezabatu behar zaio… eta beste historia bat asmatu”.
Horregaitzik, gure ardurie da memoria hori berreskuratzie. Nafarroa da geure historia politikoan protagonista.
Honegaz jakin-mina piztu dodalakoan, ez galdu aukera “Deiadarra” proiektuen aurkezpenera etorteko, Aritz Ibarra egilearen eskutik. Maiatzaren 29an, bariku, 19:30ean Astrako 1. solairuan, Gernikan.
Erdu eta entzun.