Lagunak?
Gaztea zan bera ondiño, baña nerabeak ziren batzuk sartu ziren orduan taldera. Edade kontua, ondiño, nahiz eta nabarmena izen, ez zan horren garrantzitsue.
Danak ondo konpontzen ziren. Zaharragoak euren experientzi eta jakituriaz gazteak elikatu guran eta gaztiek zirenak, zaharragoenganako miresmenetik, esponjak bailiran, dana absorbidu guran.
Baña heldu zan eguna, gaztien multzoa, ez horren gaztiena baño handixaua izeten hasi zana… Ez horren zahar batzuk albora eiñ eta erritirau zirelako eta beste batzuk, beste bide bat hartu ebelako.
Eta orduen hasi ziren aldaketak eta arazoak. Gaztiek zaharragoeri terrenoa jaten hasi ziren… eta euren arteko konfrontaziñoak sortu ziren. Eta holakoatan beti pasetan dan eran… bat begiz jo eta gehiengoan diana eta jo puntu bilakatu eben. Hasikeran broma iñozentiek ziren, gero apur bat mingarrixen tonoa hartzen ebenak, eta azkenien labankada zorrotzak bihurtzera heldu zirenak. Eta, klaro, hor hiru talde sortu ziren… Erasotzailiek, biktima eta alde bixen erdixen aurkitzen zirenak.
Hasikeran, erdibidien egoazan horrek, bai alde erasotzailiegaz eta bai biktimiegaz ondo konpontzen ziren. Denporak aurrera eiñ ahala, gerra hori intentsoaua bilakatu zan, frente bixen artien egoazanak, azkenien, gehiengoan aldera eiñ eta biktima albora itzi arte.
Eta holan lortu eben biktima hori, taldetik urruntzie. Azkenien, eraso iturri hori ezin jasan eta bulling horren
presiñopien, bere buruez beste eiten amaitu eban biktimak.
Batzuk pentsauko dabe, pertsona hori, bere buruez beste eitera, bulling eiten eutsien horrek eroan ebela. Baña guztiz erratute dagoz holan pentsetan dabenak. Bere buruez beste eitera, lagun uste ebazan eta erasotzailien aldera joan zirenangandiko bereganako defentsa ezak eroan eben.
Zorionez, hau ez da historio fiktizio bat baño, baña holako asko gertatzen dire. Askotan, biktima ez defendatziek, erasotzaileen konplize bihurtzen gaitu.