Ezohiko batzarrak hainbat kultur modalitatetan indar handiz nabarmendu diren Nerea Ibarzabal Salegi, Gurutze Beitia Basterretxea, Josune Urrutia Asua, Afrika Bibang eta Edurne Portela Camin bizkaitarren lana goraipatu du.
Euskal Herriko Ikastolen elkarteak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolan eta Bermeoko Eleizalde Ikastolan.
Haren abokatuak jakinarazi duenez, Poloniako Rzesow hirian atxilotuta dago. Nabarnizko Udalak elkarretaratzea deitu du domekarako; 13:30ean plazan jarri du batzeko hitzordua, eta herritarrei gerturatzeko deia egin die.
Kirol kazetaria da Ramon Basaldua bermeotarra, hala ere, itsasoko gaiak ere lantzen ditu. Bizkaia Irratiako esataria da gaur egun, baina beste hainbat komunikabidetan ere egondakoa da.
Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekintzak asteburuan hasiko dira bertoko herrietan, eta datorren asteburura arte hamaika jarduera egongo dira aukeran.
Zaintza lana lehen lerrora eroango dute feministek. Zaindua izateko eskubidea aldarrikatuko dute Gernikan eta berdintasun zerbitzu duina eskatuko dute Bermeon.
Larrialdietako Udal Planen inguruan berba egin dutela esan du Muruetako alkateak; Muruetan ez dute hori egiteko beharrizanik ikusi.
Domekan egingo dute aurkezpena, 12:00etan, Bekoportalen.
Ajangizko Maierren, Bermeoko San Frantzisko Parrokian eta Gernika-Lumoko Zuazua bakailao dendan eta Rugby Tabernan askotariko materialak, arropak eta elikagaiak batzen ari dira Ukraniara bidaltzeko.
Jose Mari Urrutia puntista ohiak zestagaz lotutako milaka eduki ditu gordeta. Besteren artean, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian zestaren urrezko aroan jokatutako partiduen kartelak dauzka.
Adostasun zabalagaz onartu dute: EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk legearen alde bozkatu dute; EH Bilduk eta PP+C’s-k abstentzio eman dute eta Voxek aurka bozkatu du.