Harro ustel zuzengabeak
Nire lantokian lagun bat ibili zitzaidan lankide baten jokabide okerra salatzen. Hura ibiltzen omen zitzaion harro kontra eginaz, lantokiko ardura postutan zebilenean. Aginpide postuetan zebilela, alegia. Baina, irakurle, ez ezazula pentsa lankide biren arteko ezinikusia zenik. Lagunari aginpide postuko kargu-sasoia amaitu zitzaionean, amaitu zitzaizkion harrokeriak eta ezinikusiak harro-ustel zuzengabeari.
Eta laneko kuadrillan denok salatu genion elkarri zuzengabekoa.
Baina etorri zitzaidan beste lagun bat burura, zipaioa aurrean jarrita, ezin entzun diezaiokeena eta harrotu eta aurre egingo diona zipaioa delako.
Eta beste bat matxiruloari harrotuko zaiona eta ezin diezaiokeena entzun, matxiruloa da-eta.
Eta beste bat irakasleari harrotuko zaio, bere umearen inguruan nahi ez duena entzuten duenean.
Eta beste bat gazteari harrotzen zaio, bizikletan bizkorregi ikusten badu.
Eta beste bat zaharrari, automobila mantsoegi badaroa.
Eta beste bat ikasleei, kopiatu ez dezaten.
Eta beste bat andreari.
Eta beste bat umeari.
Eta beste bat.
Eta beste batean ni harrotu nintzaizun. Parkatu.
Gaixo horren kontrako botikarik ez dute herriko botikinean.