Deskonektatzea
Bizimoduak agobiauta? Ez deskonektau.
Gogaitu, agobiatu eta estutzen gaituenetik libratzeko gaur bultzatzen dan urtenbidea:
deskonektatu behar duzu.
Baina zer litzateke hori? Zer da deskonektatzearen ideia horren azpian?
Gure inguru honetan, «hartu zerbezatxu bat» (lagunakin), «joan zaitez nonora» (SPA batera ok), «joan Bilbora ostera bat egiten» (dendetara), «joan mendira buelta bat ematen» (uniforme egokia jantzita) . Kontsumidu. Kontsumidu alienazinoia desitxuraten dotsun sustantziea. Hau da: inon badago, esistitzen da produktu bat ondo bizitzera eramango zaituana; zure bizimodu penagarri hori arinduko deutsuna.
Psikologoz osatutako taldeak sinatuta leidu neban lehenguan ikasleentzako gomendioa: «deskonektatu». Berez, gorde denbora deskonektatzeko dino testuak.
Parkatu, harropuzkerixia bada: EGOHADI IXILIK!! Seguru nago psikologoak aldraka egongo direala bestelakoak esango dituezanak. Hareek kontratatu egizuez eta eurek esandakoak inprimidu. Mesedez.
Baina gaurko moda ardurabageagaz bat ez litzateke etorriko hori.
Nire ulertzeko proposamenak kontraratz egiten dau. Zelan? Konektau beharra.
Konektau egizu mesede egiten deutsun horregaz. Konektau beste zeozegaz, ahal badozu, gogaituta, agobiauta edo bizixak estututa zagozanean.
Eta zerbezak? Eta mendirako uniformea? Eta oporrak? Konexiorako bitarteko direan artean, neurria ez da izango kontsumidu beharrak eragiten dauana.