Badator Korrika
Urte barri on irakurle. Zelan hasi dogu urte barrixe? Ondo barneratu doguz 2022ari eiten deutsaguzan eskaera eta borondate oneko promesak? Gimnasio, dieta, hizkuntza ikastaro, atzeratutako, amestutako lekuren batera bidaia…
Bueno, eskaerak eskaera eta helburuek helburu… onartu beharreko geuze bat da, geratzeko etorri dala inpernutik urteneiko birus ziztrin hori eta egunerokotasunien, normaltasunetik tratetan ikesi biher izengo dogula, astiro-astiro eiten gabizen moduen.
Horren adibide, kontaktu zorrotzak ja ez direla horren kontaktu zorrotz PCR positibo baten eurrien, ikasgelak ixteko kasu positibo bat baño gehiagon beharra, konfinamentue 10 egunetik 7ra bajatu dabela, etab…
Normaltasun horreri heldu guran, martxoan guretzat arnasa dan beste ekimen bat bueltatuko da. Bai, martxoaren 31n Amurriotik, 16:30ean, Euskal Herri osoa zeharkatuko daben lekukoa tipi-tapa Korrika abiatuko da, eta, batzuk aipatziarren, apirilaren 10ean 07:30 aldera Donostire heldu aurretik atzean itziko deuz Durangaldea, Gasteiz, Sakana, Iruñea, Erribera, Donibane Garazi, Zuberoa, Nafarroa Behera, Baztan, Trebiñu, Arratia, Meatzalde eta Ezkerraldea, Busturialdea eta Lea-Artibai, Leitzalde, Lapurdi, Bidaso, Hernanialdea…
Ibilbideak iraungo daben egun horretan, euskaldun zahar eta euskaldun barri, euskal hiztun eta euskera maite dogun milleka eta milleka, tipi-tapa, tipi-tapa, 1975. urtien forma emoten hasi eta 1980. urtien martxan jarri zan euskera babesteko sortu zan ekimen honetan, kale eta bidietara urtengo gara, eta lekuko horren atzetik, bakotxak bere metro edo kilometroetako aportaziñoa eingo deu, euskaldun eiten gaituen horrek bizirik jairraitu daian.
Gogoan dekot, Jabo Irureta Athleticeko entrenatzaile zanien, prentsaurrekoatan euskeraz berba eiteko eiten eban ahalegiñe, eta nahiz eta euskerari gramatikalki izugarrizko «ostikadak» emon, euskeraz eiten eban! Gerora ulertu neban, ez dauela euskera txarrik. Euskera txar bakarra, eiten ez dana da!
Eta ez neuke bukatu gura AEK-ri neure esker ona eta miresmena adierazi barik. Segi gogor lanean, euskaldun eiten gaituen horrek bizirik jarraitu daian!