
Miren Billelabeitia Bengoak ‘Eguna hasteko olerkiak’ lana plazaratu du. Mundakako irakurle klubaren dinamizatzaile ere dihardu mungiarrak, eta martitzenean [otsailak 24], 18:00etan hasita, bere ikasleei aurkeztuko die obra hori, udal liburutegian.

Thibault Basquegaz Winter Series aparta jokatu ostean, Alex Goitiak ukondora zuzenean bidalitako pilotakada bortitz batek finaletik kanpo utzi zuen Xabier Barandika, baina jadanik hurrengo erronkei begira dago.

Sabino Astigarraga arraun entrenatzaileak Santurtzin egindako bidea amaitu du. ‘Sotera’ Eusko Label Ligara itzuliko da 2026an, eta harrobiaren arduradun mundakarraren lana da horren arrazoietako bat.

Esparru publikoak hizkuntza eskubideen defentsan eta euskararen normalizazioan "aitzindaritza eraman" behar duela azpimarratu du Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak.

Urtea amaitzear da, baina ez pilota denboraldia. Olatz Arrizabalaga aurrelariak aurtengo erronkarik handienetako bat parez pare du: finala Gernika-Lumon edukiko duen Banakako Lau eta Erdiko Txapelketa.

Urdaibaiko egungo errealitatea oinarri duen, baina hori 2036an kokatzen duen errelatoa idatzi du Txema Garcia Paredes kazetari eta idazleak: 'La maleta de Urdaibai'.

Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, hitz esanean oinarritzen den lana sortuko du Imanol Epeldek Ajangizen eta Muxikan egingo dituen egonaldietan. Dagoeneko egon da Ajangizen.

‘Posdatarik gabeko gutunak’ antzezlanaren egile izateaz gain, aktorea ere bada Kepa Errasti (Aretxabaleta, 1981); 2023an aurkeztu zuten antzezlan hori ikusteko aukera egongo da bihar [martxoak 14], Nestor Basterretxea aretoan.