
Gernika-Lumoko Udalak Babesleku Klimatikoaren sarea definitzeko parte-hartze prozesuaren ondorioak aurkeztu zituen Elai Alai aretoan, espazio irisgarri, fresko eta hurbilekoak definituz. Hain zuzen, kanpoko 36 babesleku eta barruko sei babesleku proposatu ditu, lau espazio potentzialez gain.

Jardun Koordinadorak Gernika-Lumon ospatuko du Aberri Eguna beste behin, apirilaren 5ean [domeka]. "Euskal Herri Langilearen proiektu politikoa plazaratzeko eguna" izango dela zehaztu dute.

Atzo atxilotu zuten, Gernika-Lumon, 2025eko azaroan senarra hiltzea leporatuta. Emakumea epaitegian agertu beharko da.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna emakume zientzialariekin mahainguruan batzeko baliatu zuen Leartibai Fundazioak eta Maite Telletxea gernika-lumotarra izan zen hizlarietako bat. Barrutialde BHI eta Bermeo BHI institutuek ere parte hartu zuten topaketan.

Zientziaren arloko Emakumearen Nazioarteko Eguna da gaur, eta emakumeek komunitate zientifikoan eta teknologian duten "funtsezko zeregina" bultzatzeko beharra plazaratu dute Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak. Izan ere, Jaurlaritzaren arabera, txikia izaten jarraitzen du ikerketa-taldeen buru diren emakumeen kopuruak.

Autopsiak ondorioztatu du 62 urteko gizonaren heriotzak "jatorri bortitza eta etiologia hiltzailea" zuela. Emakumea polizia egoitzara eraman dute eta izapideak amaitzean, agintari judizialen esku geratuko da.

Eusko Jaurlaritzak Itsasoratu beka programaren edizio berria aurkeztu du, ikasketa fasean dauden gazteei praktikaldiak arrantza-ontzietan egiteko aukera eskaintzeko. Programa Bermeoko Nautika Eskolako, Ondarroako Itsas Arrantza Eskolako eta Pasaiako Blas de Lezo Arrantzako CIFP Nautiko-Arrantzaleko ikasleei zuzenduta dago.

2024an baino %4,6 bisitari gehiago jaso ditu 2025ean Gernika-Lumoko Bakearen Museoak, gehienak Europako herrialdeetatik gerturatutakoak. Aurtengorako aldi baterako hiru erakusketa prestatu dituzte, eta 36ko gerrari buruzko azterketa egiten jarraituko dute museoaren Dokumentazio Zentroan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egurtasun digitalari eta adimen artifizialaren erabilera praktikoari buruzko prestakuntza tailerra egongo da Bermeon, otsailaren 18an ta 25ean. Lekuak mugatuak dira eta martitzena [otsailak 17] aurretik izena eman beharko da.

'Zaintzarako-sukaldaritza' tailerra Bermeoko gizonei zuzenduta dago. Otsailaren 26an [eguena] eta martxoaren 5ean [eguena] egingo dituzte saioak, eta izen ematea dagoeneko zabalik dago.

Zaintza eta jarraipen dispositibo batean atxilotu zuten 68 urteko gizona atzo, autoa miatzean 19 kokaina-dosi antzeman ostean.

Busturialdea Gaztemundu Ateak Ireki ekimeneko harrera-lurralde izango da estreinakoz. Ekainaren 27tik uztailaren 19ra bitartean Australia, Argentina eta Uruguaitik etorritako euskal diasporako gazteak etxean hartzera animatu dituzte eskualdeko familiak.

Udaleko zein Lanbide Ekimenetako langileei egindako garbiketa lana eskertu die.

Barikuan [otsailak 13] jarri dute hitzordua Eskolondon filma ikusteko. Oier Plaza zuzendaria, Unai Egia ikerlaria eta Anton Gandarias Anjel Lekuona deportatuaren iloba izango dira bertan, horren inguruko solasaldian bilduz.

Eleizalde Ikastolak 60 urte beteko ditu aurten. Milaka dira bertatik igaro diren herritarrak, eta orain arteko bidea omendu eta aurrera begira jarraitzeko, ikastolako garai ezberdinak ezagutu dituzten belaunaldiak batu gura dituzte.

Aratuste martitzenerako [otsailak 17] Tabernen Mozorro Txapelketa antolatu du Bermeoko Udalak, eta establezimenduek otsailaren 13ra arte [barikua] dute izena emateko aukera, Kultura eta Hezkuntza Sailaren bitartez.