'Zer nolako Busturialdea nahi dugu?' foro irekia (Bermeo)

Bermeo. Ekopol Ikerketa Taldeak, Omalek —Observatorio de Multinacionales de America Latina—, Betikok, Parte Hartuz ikerketa taldeak eta Euskal Gune Ekosozialistak Zer nolako Busturialdea nahi dugu? 2. foro irekia antolatu dute, otsailaren 6an [eguena], 18:00etan, Bermeoko Gaztelekuan —Gizarte eta Kultura Etxean—.
Helburua “iraunkortasun Indizean kontuan hartu behar diren adierazle garrantzitsuenak identifikatzea” dela azaldu dute, talde dinamika baten bidez. Bigarren foroan “oinarrizko premien asetzea” izango dute mintzagai: etxebizitza, energia, mugikortasuna…