XI. Ibarruriko Klasiko eta Racing Eguna (Ibarruri)
Ibarruri. Saltsamendi kultur elkarteak antolatuta, XI. Ibarruriko Klasiko eta Racing Egunean bilduko dira apirilaren 11n (zapatua), Ibarrurin. Goizetik eguerdira arteko eskaintza prestatu dute.
EGITARAUA
10:00. Batzeko hitzordua elizako aparkalekuan.
10:30. Bueltaren hasiera.
11:30. Bueltaren amaiera.
12:00. Kotxe eta motorren erakusketa.
Bitartean. Txosna eta musikaz giroa alaituta.
15:00. Bazkaria Ibarruriko txokoan.
Bazkarira joateko izena eman beharko da, apirilaren 9a (eguena) aurretik, hurrengo telefono zenbakietara deituta: 615 75 01 31, 686 82 53 24 eta 688 81 90 02.