'Urdaibaiko kostaldea' ibilbidea (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Urdaibaiko kostaldea ibilbidea, otsailaren 19an (zapatua), 10:30etik 12:30era, Ekoetxea Urdaibaik antolatuta. 6 urtetik gorakoentzat.
“Gure kostaldeko izaki bizidunak ezagutzeko perfektua den ibilbide atsegina. Parte hartzaileek, gure kostaldeko biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango dute, Ekoetxea Urdaibaitik San Antoio hondartzaraino garamatzan ibilbide honi esker, basoak eta landazabala zeharkatuz, kostalderaino heltzeko”.
Izen ematea 2 euro: 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.