Umeen Gabonetako Parkera irteera (Forua)
Forua. Forutik BECeko Umeen Gabonetako Parkera irteera egingo dute abenduaren 23an [martitzena]. Irteera ordua 10:30ean finkatu dute, eta itzulerakoa, 19:00etan. Foruarrek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek, 12 euro. Izen ematea abenduaren 22a [astelehena] aurretik egin beharko da, eta leku mugatuak daudenez, esleipena izen emate ordena jarraituz egingo dute.