'Si hay gordofobia no es mi revolución' tailerrak (Bermeo)

Bermeo. Bermeoko Mugimendu Feministak Si hay gordofobia no es mi revolución tailerrak antolatu ditu, martxoak 14n [barikua], 18:00etatik 20:30era bitartean, Kabidxe Gune Sozialean. Tailerrak gaztelaniaz egingo dituzte.
Zehaztu dutenez, bi tailer egingo dituzte, Magda Pineyro gordofobiari buruzko liburuen egile eta ‘Stop Gordofobia’ proiektuaren kudeatzailearekin batera. Lehenengoa, Conversatorio sobre gordofobia, género y capitalismo izenekoa 18:00etatik 19:00etara bitartean egingo dute. Jarraian bigarrenari ekingo diote: Trabajo colectivo en torno a la gordofobia cotidiana.
Bermeoko Mugimendu Feministatik nabarmendu dutenez, Kabidxe “pertsona lodientzako espazio inklusiboa” dela, eta gorputz anintzentzat eserleku egokiak egongo direla bertaratzen direnentzat. Era berean, zaintza zerbitzua eskainiko dela iragarri dute.
Antolatzaileek azaldu dutenez, tailerrak irekiak izango dira, aforoa bete arte: “Ez da bietan parte hartzea, nahiago duzuna aukeratu edo etorri bietara”.