Sagardotegira irteera (Busturia)
Busturia. Busturiko Otsozulo Gazte Asanbladak sagardotegira irteera antolatu du apirilaren 11n [zapatu]. Izena emateko asanbladako Instagram kontura (@busturikogazteasanbladie) idatzi edo kide baten bategaz harremanetan jartzeko eskatu dute. Plazak mugatuak dira, autobusa bete arte. Autobuseko joan etorriaren eta menuaren prezioa 50 eurokoa izango da.