PR-BI 167. Golako Ibilbidea (Arratzu)
Arratzu. Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, PR-BI 167. Golako Ibilbidea, apirilaren 3an (domeka), 10:30etik 12:30era, Arratzuko Eleizalde auzoko elizatik irtenda. 6 urtetik aurrerakoek parte hartu dezakete.
Izen ematea ( 2 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.
“Golako ibaia eta bere berezitasunak ezagutzeko ibilbide gidatua. Erraz egiteko moduko bidezidor txikia, naturaren, kulturaren eta paisaiaren ikuspegitik interes handikoa. Arratzuko herrian gure historia eta biodibertsitatea ezagutzeko ibilbide paregabea. Partehartzaileek Biosfera Erreserbako hariztirik famatuena, ibai sarea eta bere ibar-basoen balioa, historian zehar eman zaizkien erabilerak eta zenbait berezitasun kultural ezagutzeko aukera ezinhobea izango dute, naturgune liluragarri honetako faunak hurbiletik begiratzen dituen bitartean”.