Pozalaguako kobazuloetara irteera (Murueta)
Murueta. Muruetako Hirugarren Adineko Elkarteak udalaren laguntzaz antolatuta, Pozalaguako kobazuloetara irteera egingo dute apirilaren 21ean [martitzena]. Kamiñokotik aterako dira, 08:30ean. Hamaiketakoa Karrantzako Aizko tabernan egingo dute, eta bazkaria, berriz, Castro Urdialesen.
Aurretik izena eman beharko da, eta horretarako azken eguna apirilaren 17a [barikua] izango da: udaletxera bertaratuta edo 94-625 24 51 telefono zenbakira deituta. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek, 45 euro.