PINera irteera (Forua)
Forua. Foruko Udalak PINera irteera antolatu du urtarrilaren 3an (barikua). 10:30etan jarri dute hitzordua, J.M. Torrealdai Kultur Etxearen parean, eta itzulera ordua 19:00etarako finkatu dute.
Aurretik izena eman beharko da, kultur etxean bertan, eta horretarako azken eguna abenduaren 30a (astelehena) izango da. Leku mugatuak daude, eta plazen esleipena izen-emate ordenaren arabera egingo da. Foruarrek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek, berriz, 14 eur0.