Pin-era irteera (Nabarniz)
Nabarniz. Nabarniztarrak Pin-era joango dira abenduaren 30ean (astelehena). 09:30ean aterako dira herriko plazatik, eta 18:00etan itzuliko dira.
Irteerara joateko izena eman beharko da udaletxean, abenduaren 25a aurretik.
Jakinarazi dutenez, udalak ez du arduradunik jarriko, eta 18 urtetik beherako guztiek nagusi batekin joan beharko dute. Eta, sarrerak norberak hartu beharko ditu.