Pin-era irteera (Nabarniz)
Nabarniz. Nabarniztarrak Pinera joango dira abenduaren 23an (martitzena): 10:00etan aterako dira herriko plazatik, eta 18:00etan itzuliko dira. Udalak eta AEIOU enpresak monitoreak jarriko dituzte, baina 10 urtetik beherako guztiek nagusi batekin joan beharko dute. Hori bai, sarrerak norberak hartu beharko ditu.