Pasileku Egune (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Udal liburutegi berriaren proiektua dela eta, Elai Alai Dantzari Taldeko, Gernikako Egurre Gazte Asanbladako eta Gernikako Txosna Batzordeko kideek Gernika-Lumoko Udalari “tarte edo geldiune bat” exijitu diote, “herritar eta eragiliek ganoraz informatu eta batera hausnartzeko aukera izan dezaten”. Gainera, bizia daukan Pasealekua nahi dutenez, ekainaren 12rako (barikua) Pasileku Egune antolatu dute.
EGITARAUA
18:00tik aurrera:
– Euskal dantza entsaio irekixe eta ikastaroa Elai Alai dantza taldien eskutik.
– “Gazteok ez daukagu ezer” Lokatz Loreak taldien bertso-ikuskizuna, Gaztetxean.
– Umeen txokoa Gernikeko Egurre Gazte Asanbladien eskutik.
– Txosna zabalik Txosna Batzordien eskutik.
19:00tik aurrera: Kirol ikuskizunek.
– Eskupilota partidak: Arkupe taldien eskutik: Laiene Sandia-Maule Gortazar vs Izaro Arrizabalaga-Elene Goikoetxea; Azkarai-Bidaburu vs Mujika-Azurmendi.
– Futbol partidak: Urdaibai F.T 1 vs Urdaibai F.T 2; Gernika Futbol Salako jokalariak vs Gernika Sportingeko jokalariak.
– Saskibaloi partidak: Kobra Kai vs Gaseosa; Gernikeko saskibaloi taldeko jokalariak.
Ostean. Ekitaldia eta musika jartzaileak: DJ TOLOGO, DJ I AM GIZ eta DJ BEREBIZIKO ESPIOIAK.
Udalari “tarte edo geldiune bat” exijitu diote herriko eragileek, liburutegi berriari buruz hausnartzeko