Parte hartze saioa (Mundaka)
Mundaka. Parte hartze saioa, azaroaren 28an (astelehena), 18:00etan, Gaztelekuan.
Udal ordezkariek esan dutenez, Mundaka Amestuz prozesua martxan jarri dute, herriak orain eta etorkizunera begira dituen erronkak identifikatzea helburu duen prozesua, eta behin erronkak identifikatuta, “horiei erantzuteko misioak zehaztuko” dituzte.
Azpimarratu dute prozesua Mundaka eta mundakarrentzat “baliagarria izateko ezinbestekoa dela eragile desberdinak batu eta elkarlanean aritzea”, eta, horregatik, denen parte-hartzea “oso beharrezkoa” dela uste dute.
Parte hartu gura dutenek bertaratuko direla jakinarazi behar dute harrera.mundaka@bizkaia.org helbide elektronikora mezua idatzita.