'Muxika munduari begira' ardo dastaketa (Muxika)
Muxika. Eguenien ze einbizu? ekimenagaz jarraituko dute muxikarrek uztailaren 16an [eguena], 19:00etan. Remenetxe jatetxera bertaratuko dira, Muxika munduari begira lelopean ardo dastaketa egiteko. Jon Andoni eta Iratxe Rementeria sommelierrak izango dituzte “munduko ardo ezberdinen” dastaketan gidari. Bestelako ekintzetan ez bezala, dastaketan parte hartzeko aurretiaz izena eman eta tiketa erosi beharko da: Zubieta-Errota liburutegian daude salgai, 25 euroren truke.
Uztaileko eguen iluntzeak girotzeko “kultur eskaintza zabala” prestatu dute