Mendi irteera Txindokira (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Goizale Mendi Taldeak Txindokira joateko mendi irteera prestatu du apirilaren 18rako (zapatua). 08:00etan Bermeoko ZubiaurtarKepa kaleko geltokian jarri dute hitzordua, eta 08:30ean, aldiz, Gernika-Lumoko autobus geltokian.
Esan dutenez, Txindokiko tontorreraino Larraitzetik igota helduko dira, 15 kilometroko ibilbidea osatuta.
Bertara joateko izena eman beahrko da, apirilaren 16a (eguena) aurretik, Goizale Mendi Taldeko egoitzara egueneko 20:00etatik 21:00etara bertaratuta, edota 94 625 84 78 eta 639 64 67 23 telefono zenbakietara deituta.