Mendi irteera. Ibilaldi neurtua
Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak antolatuta, ibilaldi neurtua egingo dute urriaren 23an, domekan. 08.30ean aterako dira, Goi Zaleren lokaletik. 21,5 kilometroko ibilbidea egingo dute mendizaleek, eta jana eta edana emango dute. Izena aldez aurretik eman daiteke, Goi Zaleren lokalean, 639 646 723 – 94 625 84 78 telefono zenbakietara deituta, edo goizale@goizale.com helbide elektronikora idatziz. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da.
48300 Gernika-Lumo, Bizkaia, Spain.